Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

220. zk., 2019ko azaroaren 19a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

OGASUN ETA EKONOMIA SAILA
5348

EBAZPENA, 2019ko azaroaren 5ekoa, Ekonomia, Finantza eta Aurrekontuen sailburuordearena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Diru-bilketa Erregelamendua onartzen duen Dekretuaren proiektua.

Ogasun eta Ekonomiako sailburuaren 2019ko urriaren 15eko Aginduaren bidez, aurretiazko onarpena eman zaio Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Diru-bilketa Erregelamendua onartzen duen Dekretuaren proiektuaren testuari.

Xedapen orokorrak egiteko prozedurari buruzko abenduaren 22ko 8/2003 Legearen 8.1 artikuluan zehazten denez, herritarren eskubide eta bidezko interesei eragiten dieten xedapen orokorrak entzunaldi-izapidetik pasa beharko dira. Halaber, xedapenen izaera aintzat hartuta komenigarria baldin bada, jendaurrean jarri beharko dira.

Horretarako, kontuan harturik xedapenaren izaera eta herritarrengan izango duen eragina, beharrezko ikusten da proiektua jendaurrean jartzea, 20 egun balioduneko epean.

Ondorioz, Ogasun eta Ekonomia Sailaren egitura eta egitekoak ezartzen dituen ekainaren 13ko 168/2017 Dekretuaren 7. eta 9. artikuluetan xedatutakoarekin bat, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Jendaurrean jartzea Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Diru-bilketa Erregelamendua onartzen duen Dekretuaren proiektua, 20 egun balioduneko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Bigarrena.– Aurreko zenbakian aipatu den proiektuaren espedientea kontsultatu ahal izango da, lehen adierazitako epean, Ogasun eta Ekonomia Saileko Finantza Politikako Zuzendaritzan (Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz) eta Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoko iragarki-taulan (www.euskadi.eus). Egin nahi diren alegazioak, agiriak eta frogagiriak epe eta leku berean aurkeztu ahal izango dira, bai eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan zehazten diren lekuetan ere, Ondare eta Kontratazio Zuzendaritzari zuzenduta.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko azaroaren 5a.

Ekonomia, Finantza eta Aurrekontuen sailburuordea,

ALBERTO ALBERDI LARIZGOITIA.


Azterketa dokumentala