Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

220. zk., 2019ko azaroaren 19a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OGASUN ETA EKONOMIA SAILA
5334

AGINDUA, 2019ko azaroaren 5ekoa, Ogasun eta Ekonomiako sailburuarena, zeinaren bidez kargutik kentzen baita Euskadiko Ekonomia-Arduralaritzako Epaitegiko idazkari titularra eta berria izendatzen.

Euskadiko Ekonomia-Arduralaritzako Epaitegia sortu eta antolatzeko urtarrilaren 24ko 14/1983 Dekretuaren xedapen iragankor bakarrak Ekonomia eta Ogasuneko sailburuari ahalmena ematen dio agindu bidez Euskadiko Ekonomia-Arduralaritzako Epaitegiko idazkari titularra izendatu dezan.

Aipatu xedapenean ezarritakoa betetzeko, eta indarrean diren legezko xedapenek ematen dizkidaten ahalmenez baliatuta, honako hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Kargutik kentzea.

Alberto Uribarri Lanchares jauna Euskadiko Ekonomia-Arduralaritzako Epaitegiko idazkari titular kargutik kentzea.

2. artikulua.– Izendatzea.

Olatz García Etxebarria andrea Euskadiko Ekonomia-Arduralaritzako Epaitegiko idazkari titular izendatzea.

Goiko lerroaldean aipatutako pertsonak Ogasun eta Finantza Sailarekiko adskripzioa galtzen badu, berehala utziko dio Euskadiko Ekonomia-Arduralaritzako Epaitegiko kide izateari.

3. artikulua.– Ondorio administratiboak.

Dekretu honek argitaratzen den egunean bertan izango ditu ondorio administratiboak.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko azaroaren 5a.

Ogasun eta Ekonomiako sailburua,

PEDRO MARÍA AZPIAZU URIARTE.


Azterketa dokumentala