Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

218. zk., 2019ko azaroaren 15a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
5278

106/2019 EBAZPENA, azaroaren 6koa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, zeinaren bidez xedatzen baita argitara ematea Zigoitiko Udalarekin sinatutako lankidetza-hitzarmena, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4.b) artikuluan ezarritakoa betetzeko. (Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioari zuzendutako idazkiak udal erregistroetan aurkezteko lankidetza).

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak hitzarmena sinatu duenez gero, zabalkunde egokia izan dezan, honako hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea Zigoitiko Udalarekin sinatutako lankidetza-hitzarmenaren testua, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4.b) artikuluan ezarritakoa betetzeko. (Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioari zuzendutako idazkiak udal erregistroetan aurkezteko lankidetza). Honen eranskinean dago jasota testu hori.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko azaroaren 6a.

Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendaria,

JUAN ANTONIO ARIETA-ARAUNABEÑA IBARZABAL.

ERANSKINA, JAURLARITZAREN IDAZKARITZAKO ETA LEGEBILTZARRAREKIKO HARREMANETARAKO ZUZENDARIAREN AZAROAREN 6KO 106/2019 EBAZPENARENA
HITZARMENA, EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOAREN ADMINISTRAZIOAREN ETA ZIGOITIKO UDALAREN ARTEKOA, HERRI ADMINISTRAZIOEN ARAUBIDE JURIDIKOAREN ETA ADMINISTRAZIO PROZEDURA ERKIDEAREN AZAROAREN 26KO 30/1992 LEGEAREN 38.4.b) ARTIKULUAN EZARRITAKOA BETETZEKO DENA
(EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOAREN ADMINISTRAZIOARI ZUZENDUTAKO IDAZKIAK UDAL ERREGISTROETAN AURKEZTEKO LANKIDETZA)

Batetik, Josu Iñaki Erkoreka Gervasio jauna, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua, Euskal Autonomia Erkidegoaren ordezkari gisa.

Bestetik, Javier Gorbeña García jauna, Zigoitiko Udaleko alkate-lehendakaria, udal horren ordezkari gisa.

Bi ordezkariok honako lege-xedapen hauek emandako eskumenak erabiliz dihardute: batetik, Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen dituen apirilaren 11ko 71/2017 Dekretua, eta Gobernu Kontseiluak 1996ko urriaren 29an hartutako Erabakia (Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legearen 38.4.b) artikuluan aurreikusitako hitzarmenak gauzatzekoa); bestetik, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legea eta Toki Araubidearen arloan indarrean dauden xedapenen testu bategina, apirilaren 18ko 781/1986 Legegintzako Errege Dekretuak onartutakoa.

Bi aldeek elkar onartzen dute eta elkarri aitortzen diote honako hitzarmen hau gauzatzeko legezko gaitasuna. Horretarako, honako hau

ADIERAZTEN DUTE:

30/1992 Legearen 38.4.b) artikuluaren arabera, Administrazio Publikoei zuzendutako eskabideak, idazkiak eta jakinarazpenak edozein administrazio-organotako erregistroan aurkez daitezke, dela Estatuko Administrazio Orokorrekoa, dela autonomia-erkidegoetako administrazioetakoak, dela probintzietako diputazioen, kabildoen eta uharteetako kontseiluen administraziotakoak, dela Toki-araubidearen oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 121. artikuluak aurreikusten dituen udalerrietako udaletakoak, dela gainerako Toki Administrazioko erakundeetakoak, betiere, azken kasu honetan, dagokion hitzarmena sinatu bada.

Aipatutako lege-xedapen hori betetzea eta herritarren eta administrazio publikoen arteko harremanak erraztea da gaur sinatzen den hitzarmen honen helburua; izan ere, administrazio sinatzaileek lehendik zuten asmoa gauzatu egiten da hitzarmen honen bidez, hau da, herritarrek EAEko Administrazioaren edozein organo edo erakunderi zuzendu nahi dizkioten agiriak Zigoitiko Udalaren erregistroetan, eraginkortasun osoz, aurkeztu ahal izatea.

Gauzak horrela, arestian aipatutako administrazioek hitzarmen hau sinatzen dute; hauek dira hitzarmenaren

KLAUSULAK

Lehenengoa.– Hitzarmen honen helburua da, EAEko Administrazioari eta haren menpeko edo hari atxikitako berezko nortasun juridikodun zuzenbide publikoko erakundeei herritarrek zuzentzen dizkieten eskaerak, idazkiak eta jakinarazpenak Zigoitiko Udalaren erregistroetan aurkeztu ahal izatea.

Bigarrena.– EAEko Administrazioari eta haren menpeko edo hari atxikitako lotutako berezko nortasun juridikodun zuzenbide publikoko erakundeei herritarrek zuzentzen dizkieten eskaerak, idazkiak eta jakinarazpenak Zigoitiko Udalaren erregistroetan aurkezten direneko data hartuko da kontuan interesdunek epeak betetzeari dagokionez; ildo horretatik, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 30. artikuluan ezarritakoari jarraituko zaio.

Hirugarrena.– Zigoitiko Udalak honako konpromiso hauek hartzen ditu:

a) EAEko Administrazioko organoei edo administrazio horren menpeko edo hari atxikiriko zuzenbide publikoko erakundeei herritarrek zuzentzen dizkieten eskaerak, idazkiak eta jakinarazpenak bere erregistroetan onartzea.

b) EAEko Administrazioari zuzendutako eskaerei, idazkiei eta jakinarazpenei bere erregistroetan sarrera ematea, eta honako hauek idatzita gordetzea: sarrera-zenbakia, izenburua, idazkia jaso zeneko eguna eta ordua, interesdunaren datuak, eta, hala dagokionean, idazkia bidali duen organoaren izena, edo bidaltzen zaion pertsona edo organoaren izena; behar denetan, idazkiaren edo jakinarazpenaren laburpena ere jasoko da; hori guztia 30/1992 Legearen 38.3 artikuluaren eta bigarren xedapen gehigarriaren arabera.

c) Agiriok erregistroan jaso eta bi egunera beranduenez, dagozkien organoei edo erakundeei zuzenean bidaltzea, betiere, irteera-data idatzita egongo delarik. Agiriok ahalik eta azkarren jaso daitezen, ahal delarik behintzat, egoki ikusten diren teknika eta bitarteko elektronikoak, informatikoak eta telematikoak erabiliko dira; betiere, 30/1992 Legearen 45. artikuluan eta horrekin bat datozen gainerako manu eta xedapenetan aurreikusten diren berme eta betebeharrak kontuan izanik.

Laugarrena.– EAEko Administrazioak honako konpromiso hauek hartzen ditu:

a) Zigoitiko Udalari, EAEko Administrazioa osatzen duten eta haren menpe edo hari atxikita dauden organoei eta erakundeei buruzko informazioa ematea, bai eta informazio hori etengabe eguneratzea ere.

b) Zigoitiko Udalari baliabide egokiak ematea, berorrek EAEko Administrazioari eta haren menpeko edo hari atxikitako zuzenbide publikoko erakundeei buruzko informazioa eman diezaien herritarrei.

c) Erregistroak antolatzeko eta informatizatzeko laguntza teknikoa eta behar den lankidetza eskaintzea.

Bosgarrena.– Hitzarmen hau sinatzen duten administrazioek euren erregistroak informatizatzeko neurririk hartzen badute, elkarri jakinarazteko konpromisoa hartzen dute, betiere, neurriok interkomunikazio sistemen bateragarritasunari eragiten badiote; horrelakoetan, administrazio sinatzaileek aipatutako bateragarritasuna eta euren erregistroen arteko koordinazioa bermatzeko hitzarmena sinatuko dute.

Seigarrena.– Hitzarmen honen indarraldia Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean erregistro elektronikoari buruz jasotako xedapenak indarrean jartzean amaituko da, eta muga lau urtekoa da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Hitzarmena arrazoi hauengatik ere iraungiko da: a) administrazio sinatzaileek adostasunez hala erabakitzen badute; b) administrazioetako batek bere aldetik hala erabakitzen badu, beste administrazioak nabarmenki urratu dituelako hitzarmenean ezarritako betebeharrak,

Hitzarmen honen formalizazioa nahiz iraungipena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, Arabako Lurralde Historikoaren Aldizkari Ofizialean eta Zigoitiko Udaleko iragarki taulan argitaratuko dira.

Zazpigarrena.– Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuari dagokio hitzarmen honen interpretazioa eta aplikazioa direla-eta sor daitezkeen zalantzen eta eztabaiden inguruko erabakiak hartzea; erabakiok betearazleak izango dira eta, haien aurka, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahalko da.

Ados daudela adierazteko, hala jasota gera dadin eta dagozkion ondorioak izan ditzan, idazpuruan esandako pertsona interesdunek sinatzen dute.

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua,

JOSU IÑAKI ERKOREKA GERVASIO.

Zigoitiko Udaleko alkate-lehendakaria,

JAVIER GORBEÑA GARCÍA.


Azterketa dokumentala