Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

217. zk., 2019ko azaroaren 14a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LEHENDAKARITZA
5250

EBAZPENA, 2019ko urriaren 21ekoa, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariarena, Begira-publizitate eta komunikazio ez-sexista erabiltzeko Aholku Batzordearen osaera aldatzeko dena.

Begira-publizitate eta komunikazio ez-sexista erabiltzeko Aholku Batzordearen ekainaren 11ko 360/2013 Dekretuaren 7. artikuluak batzorde hori zeinek osatuko duten zehazten du. Halaber, kide horien izendapena Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen zuzendariari dagokiola ezartzen du.

Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU / UPV) Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko bokal batek uko egin duenez eta izendapen berriak izan direnez gero, ordezkari titular eta ordezkoen izendapen berri batzuk egin behar izan dira.

Aurrez adierazitakoaren arabera, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Arantxa Elizondo Lopetegi andrea Begira-publizitate eta komunikazio ez-sexista erabiltzeko Aholku Batzordeko bokal kentzea, Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU / UPV) Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko publizitatearen eremuaren ordezkari gisa, eta bere ordez Ainhoa Fernández de Arroyabe andrea bokal titular izendatzea.

Bigarrena.– Haizea Careaga Abaitua andrea izendatzea Begira-publizitate eta komunikazio ez-sexista erabiltzeko Aholku Batzordeko ordezko bokal, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko ordezkari gisa.

Hirugarrena.– Ebazpen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko urriaren 21a.

Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendaria,

MIREN IZASKUN LANDAIDA LARIZGOITIA.


Azterketa dokumentala