Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

215. zk., 2019ko azaroaren 12a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

AZPEITIKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 2 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
5216

EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 123/2018 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Azpeitiko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2 zenbakiko Epaitegia – Zuzeneko Laguntza Emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: 123/2018 hitzezko judizioa.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Demandatzailearen prokuradorea: Luis Echaniz Aizpuru.

Judizio horretan erabaki hau hartu da:

– David Arjona Mihi-ri jakinaraztea prozesu horri lotuta 2019-05-31n, ediktu bidez, eman zen epaia; bulego judizial honetan dauka epaiaren kopia bat, osorik ikusi nahi badu. Jakinarazpenean, azalpenen zatiaren laburpena eman zitzaion: «Osorik baiesten da Echaniz Aizpuru prokuradoreak, Kutxabank Aseguradora SAUren izenean eta haren ordezkari gisa, jarri duen demanda David Arjona Mihi jaunaren eta Josefa Mihi Padilla andrearen aurka. Horrenbestez, demandatuak kondenatzen ditut alderdi demandatzaileari mila eta hirurogeita hamahiru euro eta berrogeita hamalau zentimo (1.073,54) ordaintzera, gehi egoki diren interesak. Kostuak alderdi demandatuari ezartzen dizkiot berariaz.

Epai honen aurka ezin da apelazio-errekurtsorik aurkeztu (PZLren 455.1 artikulua).

Pertsona horren gaur egungo helbidea edo bizilekua ezezaguna denez, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz, ediktu hau EHAAn argitaratzen da, epaia jakinarazteko eginbidea gauza dadin.

Azpeitia, 2019ko urriaren 25a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala