Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

215. zk., 2019ko azaroaren 12a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

AZPEITIKO INSTRUKZIOKO 1 ZENBAKIKO EPAITEGIA
5215

EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako 331/2018 prozeduraren ondoriozkoa.

Donostiako Lehen Auzialdiko 6 zenbakiko Epaitegia, Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesal Zibila.

Judizioa: ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrien 331/2018 adostasun gabeko prozedura.

Gaia: ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak.

Demandatzailearen prokuradorea: Francisca Martinez del Valle.

Judizio horretan epaia eman zen 2019-09-30ean eta hura zuzentzeko autoa 2019-10-21ean; azken horren bidez amaiera eman zitzaion prozesuari.

Aree Abiodun Monsuru demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu baten bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZL).

XEDAPENAK

Baiesten da Martínez del Valle epaitegietako prokuradoreak, Sandra Emokpae andrearen izenean eta haren ordezkari gisa, aurkeztu duen demanda Aree Abiodun Monsuru jaunaren aurka. Eta haien harremana apurtu denez, XXXXX eta XXXXX seme-alaba adingabeentzako neurri hauek ezartzea erabaki da:

1.– Adingabeen zaintza eta jagoletza amari esleitzen zaizkio: Sandra Emokpae andreari.

2.– Guraso-ahala amak bakarrik izango du: Sandra Emokpae andreak. Guraso-ahalaren esparruan hartu beharreko erabakien artean, honako hauek daude, besteak beste:

• Adingabeen egoitza haiek ohiko bizileku duten udalerritik kanpora aldatzea; adingabeak atzerrira joatea, oporraldiko bidaietan ez bada.

• Ikastetxea aukeratzea eta, behar bada, ikastetxea aldatzea.

• Eskolaz kanpoko jarduerak edo jarduera osagarriak zehaztea.

• Gizarte- eta erlijio-ospakizun garrantzitsuak; hala nola, bataioa, lehen jaunartzea eta beste erlijio batzuetako antzeko ekitaldiak.

• Premiazkoak ez diren ekintza medikoak, ebakuntza egitea edo tratamendu mediko luzea dakartenak, edo tratamendu psikologikoak.

3.– Aree Abiodun Monsuru jaunak 150 euro ordaindu beharko ditu hilero XXXXX, XXXXX eta XXXXX hiru seme-alaba adingabeen mantenu-pentsioari lotuta. Urrian hasiko da zenbateko hori ordaintzen, semea adinez nagusi izan arte edo ekonomikoki burujabe izan arte edo halako izateko kondizioan izan arte, fede onezko jokabidearekin bat etorriz. Urteko hamabi hilabeteetarik bakoitzeko lehen bost egunen barruan ordainduko da kopuru hori amak berariaz zehazten duen kontuan. Pentsioa urtero eguneratuko da, horretarako errekerimendua egin beharrik izan gabe, Estatistikako Institutu Nazionalak edo horren ordezko erakundeak ezarritako Kontsumoko Prezioen Indizeak aurreko urtean –abendutik abendura– izandako aldaketen arabera; 2020. urtean eta urtarrilaren 1etik aurrera izango ditu ondorioak eguneraketak.

Aitak zuzenean ordaindu behar dituen era horretako gastuak ez dira kenduko ebazpen honen arabera ordaindu behar duen pentsiotik.

4.– Independentzia ekonomikorik ez duen bitartean semeak dituen aparteko gastuak erdibana ordainduko dituzte gurasoek. Ebazpen honen oinarri juridikoetan ezarritakoarekin bat etorriz, kontzeptu horretatik kanpo utziko dira, esaterako, eskola-uniformearen edo -liburuen gastuak (izan ere, urtero errepikatzen dira); bestelako gastuak, berriz, sartu egingo dira apartekoen kontzeptuan, eta katalogo posible osoa adierazteko asmorik gabe, honako hauek sar daitezke: gastu medikoak, kirurgikoak, ospitalekoak, ortopedikoak, dentistarenak, psikologikoak, farmazeutikoak, ortodontziakoak, logopediakoak, eta, oro har, osasun-sistema publikoan edo dagokion medikuntza-erakundean sartzen ez diren gaixotasun fisiko edo mentalei lotutakoak, bai eta, prestakuntza-arloan, eta eskolan atzeratuta egonez gero, derrigorrezko ikasgaiei buruzko klase partikularretakoak ere. Egin beharreko gastua medikoa bada eta Gizarte Segurantzak edo dagokion erakunde medikoak ordaintzen ez badu eta beharrezkoa bada, erdibana ordainduko dute aitak eta amak; horretaz gain, fakultatiboa eta tratamendua bi gurasoek elkarrekin adostutakoak izango dira.

Aurreko paragrafoan zehaztu diren aparteko gastuak amak erabakiko ditu, aitaren baimenik behar izan gabe.

Aparteko gastuak ordaindu beharra amaitu egingo da semea, adin nagusikoa izanik edo legez emantzipatuta egonik, ekonomikoki independentea denean, hartara eragotzi gabe Kode Zibilaren 150. eta 152. artikuluetan betebeharra amaitzeko adierazten diren kausak.

5.– Gustavo Adolfo Maldonado Padilla aitari ez zaio bisita-erregimenik ezartzen.

6.– Ez da hartzen beste inolako neurririk.

XEDAPENAK

1.- Erabaki da prozedura honetan 2019ko irailaren 30ean emandako epaia zuzentzea, jarraian adierazten den moduan. Honela dio:

«5.– Gustavo Adolfo Maldonado Padilla aitari ez zaio bisita-erregimenik ezartzen.»

2.- Aipatutako ebazpena aurrekarietan adierazitako moduan idatzita geratuko da, behin betiko, honela: Baina honela esan behar du:

«5.– Aree Abiodun Monsuru aitari ez zaio bisita-erregimenik ezartzen.»

Ebazpen horren aurka apelazio-errekurtsoa aurkez daiteke hogei egun balioduneko epean, ediktu hau argitaratzen denetik hasita, jakinarazi den ebazpenean bertan adierazten den bezala.

Interesdunak eskuragarri dauka jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, epaitegi honetako bulego judizialean, eta, han, osorik aztertu ahal izango du.

Donostia / San Sebastián, 2019ko urriaren 29a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala