Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

215. zk., 2019ko azaroaren 12a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

GIPUZKOAKO PROBINTZIA AUZITEGIA
5214

EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeari buruzko apelazioan bideratutako 2859/2018 prozeduraren ondoriozkoa.

Gipuzkoako Probintzia Auzitegia. Bigarren Sekzioa. Zuzeneko Laguntza Emateko Unitate Prozesala.

Errekurtsoa: 2859/2018, autoen apelazio-errekurtsoa (2000ko PZL).

Alderdi apelatzailea: Bankinter Consumer Finance EFC, SA.

Demandatua: Carlos Vila Bastardo.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Aipatutako errekurtsoan ebazpena eman da, eta honelaxe dio hitzez hitz:

«Salak honako erabaki hau hartu du: ezesten da Bankinter Consumer Finance EFC, SAk jarri duen apelazio-errekurtsoa Eibarko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko Epaitegiak 319/2017 judizio monitorioaren autoetan eman zuen autoaren aurka (2017ko abenduaren 15ekoa). Horrenbestez, errekurtsoa jarri zaion ebazpena berresten da eta apelatzaileari ezartzen zaizkio apelazioaren kostuak.»

Carlos Vila Bastardo demandatuaren gaur egungo helbidea edo bizilekua ezezaguna denez gero, Prozedura Zibilari buruzko 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz, ediktu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea ebatzi da, 2019-03-08ko autoa jakinarazteko eginbidea gauza dadin.

Donostia / San Sebastián, 2019ko urriaren 29a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala