Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

215. zk., 2019ko azaroaren 12a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
5210

AGINDUA, 2019ko urriaren 28koa, Hezkuntzako sailburuarena, Euskaren Gaitasun Agiriaren (EGA) Azterketa Batzorde Ofizialeko zuzendaritza-kideen kargu-uztea erabakitzen duena.

Hezkuntza Sailaren 1982ko irailaren 20ko Aginduak (1982-11-06ko EHAA) 36. eta 37. artikuluetan Gaitasun-agirirako Azterketa-Batzorde Ofizialaren egitura ezartzen du.

2019ko urriaren 25eko datarekin argitaratu da 166/2019 Dekretua. Haren lehenengo artikuluan zehazten da EGA ez dela Hezkuntza Sailaren ardurapean egongo dekretua bera argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Hori dela eta, hau

XEDATZEN DUT:

1. artikulua.– EGAren Azterketa Batzorde Ofizialeko zuzendaritza-kide hauek kargua uztea:

– Mari Eli Ituarte Zarragoikoetxea andrea, zuzendari akademikoa.

– Eskarne Galdos Larrea andrea, Gipuzkoako lurralde-burua.

– Ander Lakarra Andrinua jauna, Arabako lurralde-burua.

2. artikulua.– Urteotan egindako zerbitzuengatik eskerrak ematea.

3. artikulua.– Agindu honek 166/2019 Dekretua indarrean jartzen den egunetik izango ditu ondorioak, 2019ko urriaren 26tik.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko urriaren 28a.

Hezkuntzako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.


Azterketa dokumentala