
215. zk., 2019ko azaroaren 12a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (199 KB - 1 orri.)
- EPUB (216 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
HEZKUNTZA SAILA
5209
AGINDUA, 2019ko urriaren 26koa, Hezkuntzako sailburuarena, Euskadiko Eskola Kontseiluko kideak kargutik kendu eta kide berriak izendatzen dituena.
Euskadiko Eskola Kontseiluei buruzko urriaren 28ko 13/1988 Legearen 10. eta 12. artikuluetan, lege hori garatzeko, Euskadiko Eskola Kontseilua arautzen duen martxoaren 7ko 55/1989 Dekretuaren 4., 5., 7. eta 8. artikuluetan, eta Euskadiko Eskola Kontseiluaren Funtzionamenduaren Arautegia onartzen duen Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 1990eko apirilaren 4ko Aginduaren 5. eta 15. artikuluetan ezarritakoarekin bat etorriz, eta BIGEren proposamenez, honako hau
EBAZTEN DUT:
Artikulu bakarra.– Susana Aribayos Gutierrez andrea izendatzea Euskadiko Eskola Kontseiluko kide, Ana Puente Martínez andrearen ordezko gisa, eta Euskadiko unibertsitateaz kanpoko ikasleen gurasoen ordezkari.
AZKEN XEDAPENA
Agindu honek argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2019ko uriaren 26a.
Hezkuntzako sailburua,
CRISTINA URIARTE TOLEDO.
RSS