Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

215. zk., 2019ko azaroaren 12a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
5206

EBAZPENA, 2019ko irailaren 23koa, Araubide Juridikoaren sailburuordearena, zeinaren bidez argitara ematen baita Estatuko Administrazioak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak osatutako Aldebiko Lankidetza Batzordearen Akordioa, Establezimendu komertzial handien lurralde-antolamenduari buruzko ekainaren 27ko 10/2019 Legearen gainekoa.

Konstituzio Auzitegiaren urriaren 3ko 2/1979 Lege Organikoaren 33.2 artikuluan aurreikusten den akordioa egin ondoren, eta artikulu horren c) letran ezarritakoarekin bat, hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea Estatuko Administrazioak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak osatutako Aldebiko Lankidetza Batzordearen Akordioa, Establezimendu komertzial handien lurralde-antolamenduari buruzko ekainaren 27ko 10/2019 Legearen gainekoa (ikus eranskina).

Vitoria-Gasteiz, 2019ko irailaren 23a.

Araubide Juridikoaren sailburuordea,

SABINO TORRE DÍEZ.

ERANSKINA
ESTATUKO ADMINISTRAZIOAK ETA EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO ADMINISTRAZIOAK OSATUTAKO ALDEBIKO LANKIDETZA BATZORDEA

Akordioa, Estatuko Administrazioak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak osatutako Aldebiko Lankidetza Batzordearena, honako lege honen arlokoa: 10/2019 Legea, ekainaren 27koa, Establezimendu komertzial handien lurralde-antolamenduari buruzkoa.

Estatuko Administrazioak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak osatutako Aldebiko Lankidetza Batzordeak honako akordio hau hartu du:

1.– Negoziazioei ekitea Establezimendu komertzial handien lurralde-antolamenduari buruzko ekainaren 27ko 10/2019 Legearen 1., 2., 3., 6., 7. eta 8. artikuluen eta xedapen gehigarri bakarraren inguruan sortu diren desadostasunak konpontzeko.

2.– Lan-talde bat izendatzea, dagokion konponbidea proposatzeko Aldebiko Lankidetza Batzordeari.

3.– Akordio hau Konstituzio Auzitegiari jakinaraztea, Konstituzio Auzitegiaren urriaren 3ko 2/1979 Lege Organikoaren 33.2 artikuluan aurreikusitako ondorioetarako, eta Estatuko Aldizkari Ofizialean eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.

Madril, 2019ko irailaren 16a.

Lurralde Politikako eta Funtzio Publikoko ministroa,

MERITXELL BATET LAMAÑA.

Ordezko (maiatzaren 20ko 351/2019 Errege Dekretua).

Nekazaritza, Arrantza eta Elikadurako ministroa,

LUIS PLANAS PUCHANES.

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua,

JOSU IÑAKI ERKOREKA GERVASIO.


Azterketa dokumentala