Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

215. zk., 2019ko azaroaren 12a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
5205

EBAZPENA, 2019ko irailaren 23koa, Araubide Juridikoaren sailburuordearena, zeinaren bidez argitara ematen baita Estatuko Administrazioak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak osatutako Aldebiko Lankidetza Batzordearen Akordioa, Euskal Autonomia Erkidegoko Poliziari buruzko ekainaren 27ko 7/2019 Legeari buruzkoa.

Konstituzio Auzitegiaren urriaren 3ko 2/1979 Lege Organikoaren 33.2 artikuluan aurreikusten den akordioa egin ondoren, eta artikulu horren c) letran ezarritakoarekin bat, hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea Estatuko Administrazioak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak osatutako Aldebiko Lankidetza Batzordearen Akordioa, Euskal Autonomia Erkidegoko Poliziari buruzko Legea bosgarrenez aldatzen duen ekainaren 27ko 7/2019 Legeari buruzkoa. Ebazpen honen eranskinean jaso da, hain zuzen ere, akordioa.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko irailaren 23a.

Araubide Juridikoaren sailburuordea,

SABINO TORRE DÍEZ.

ERANSKINA
ESTATUKO ADMINISTRAZIOAK ETA EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO ADMINISTRAZIOAK OSATUTAKO ALDEBIKO LANKIDETZA BATZORDEA

Akordioa, Estatuko Administrazioak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak osatutako Aldebiko Lankidetza Batzordearena, Euskal Autonomia Erkidegoko Poliziari buruzko Legea bosgarrenez aldatzen duen ekainaren 27ko 7/2019 Legeari buruzkoa.

Estatuko Administrazioak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak osatutako Aldebiko Lankidetza Batzordeak honako akordio hau hartu du:

1.– Negoziazioei ekitea Euskal Autonomia Erkidegoko Poliziari buruzko Legea bosgarrenez aldatzen duen ekainaren 27ko 7/2019 Legearen inguruan sortutako desadostasunak, jarraian aipatzen diren apartatuei buruzkoak, konpontzeko: artikulu bakarreko 33, 38, 63 eta 66. apartatuak eta hamargarren xedapen iragankorra.

2.- Lan-talde bat izendatzea, dagokion konponbidea proposatzeko Aldebiko Lankidetza Batzordeari.

3.- Akordio hau Konstituzio Auzitegiari jakinarazten zaio, eta Estatuko Aldizkari Ofizialean eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, Konstituzio Auzitegiari buruzko urriaren 3ko 2/1979 Lege Organikoaren 33.2 artikuluan ezarritakoaren ondorioetarako.

Madril, 2019ko irailaren 16a.

Lurralde Politikako eta Funtzio Publikoko ministroa,

MERITXELL BATET LAMAÑA.

Hura ordezkatuz (351/2019 Errege Dekretua, maiatzaren 20koa).

Nekazaritza, Arrantza eta Elikadurako ministroa,

LUIS PLANAS PUCHANES

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua,

JOSU IÑAKI ERKOREKA GERVASIO.


Azterketa dokumentala