Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

214. zk., 2019ko azaroaren 11, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

LAN ETA JUSTIZIA SAILA
5201

EDIKTUA, 2019ko urriaren 24koa, Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendariarena, Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzak emandako 8119 Zehapen Ebazpena jakinarazteko dena (kodea: 8119).

Ezinezkoa izan da prozedurak jakinaraztea, eta, hortaz, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 2015eko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. eta 45. artikuluetan xedatutakoa betetzeko.

Horrez gainera, jakinarazten da interesdunek eskuragarri dutela adierazitako ebazpenaren testu osoa, Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzan.

Zehatutako enpresari ohartarazten zaio, halaber, gorako errekurtsoa aurkeztu ahal izango diola Eusko Jaurlaritzako Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendariari, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera hilabeteko epean. Errekurtso hori garaiz eta behar bezala aurkeztu ezean, zehapenaren zenbatekoa ordaindu beharko du, Eusko Jaurlaritzaren ordainketa-pasabidearen bidez, Interneteko helbide honetan, eta beherago zehaztutako datuak emanez:

Interneteko helbidea: www.euskadi.net/nireordainketa

Proz. kodea espedientearen bilketa: 9050794

Erakunde jaulkitzailea: 04833001-522

Erreferentzia: 2019008100176

Identifikazioa: 101219

Zenbatekoa: 1.250 euro

Ordaintzeko azken eguna: 2019-12-10

Eranskinean aipatutako interesdunak jakitun jartzeko ematen da aditzera hau, eta jakinarazpenaren balioa izango du haientzat.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko urriaren 24a.

Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendaria,

MARÍA ELENA PÉREZ BARREDO.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala