Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

214. zk., 2019ko azaroaren 11, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

DONOSTIA / SAN SEBASTIÁNGO MERKATARITZA ARLOKO 1 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
5193

EDIKTUA, 663/2018 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Donostiako Merkataritza arloko 1 zenbakiko Epaitegia – Zuzeneko Laguntza emateko Merkataritza Unitate Prozesala.

Judizioa: 663/2018 hitzezko judizioa.

Demandatzailea: Frila S.L.

Abokatua: Iñigo Aparicio Barinaga.

Prokuradorea: Inmaculada Bengoechea Rios.

Demandatua: Obrador Especial SLU eta Jose Antonio Alcantara Yanguas.

Gaia: hitzezko judizioa.

Judizio horretan, epaia eman da 2019-10-04an. Hona hemen epaitza:

«Baiesten da Bengoechea Rios prokuradoreak, Frila SLren izenean eta haren ordezkari gisa, jarri duen hitzezko judizioaren demanda. Horrenbestez, honako hauek xedatzen dira:

– Obrador Especial SL kondenatzen da demandatzaileari 4.958,08 euro ordaintzera, printzipal moduan, gehi demandaren egunetik legezkoak diren interesak.

– KSLren 367. artikuluko erantzukizunaren akzioa baiesten da, Obrador Especial SLren administratzaile bakarra den José Antonio Alcántara Yanguas jaunaren aurka; eta modu solidarioan kondenatzen da, Obrador Especial SLrekin batera, erreklamatu den zenbatekoa gehi interesak ordaintzera.

Kostuak demandatuei ezartzen zaizkie».

Obrador Especial SL demandatuaren egungo egoitza ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen (PZL) 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Ebazpen horren aurka, demandatu auzi-iheslariak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake, hogei egun balioduneko epean.

Interesdunak jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura dezake epaitegi honetako bulego judizialean.

Donostia, 2019ko urriaren 11.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala