Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

214. zk., 2019ko azaroaren 11, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

DURANGOKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 1 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
5188

EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 425/2017 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Durangoko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1 zenbakiko Epaitegia, Zuzeneko Laguntza Emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: 425/2017 hitzezko judizioa.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Demandatzailearen prokuradorea: Javier Sanz Velasco.

Judizio horretan erabaki hau hartu da:

– Ediktu honen bidez Domingo Gorroño Gerediagari jakinaraztea 2019-06-20an aipatu prozesuan eman den epaia. Interesdunak bulego judizial honetan dauka epaiaren kopia, oso-osorik haren berri izan dezan.

Ebazpen horren aurka apelazio-errekurtsoa aurkez daiteke hogei egun balioduneko epean, ediktu hau argitaratzen denetik hasita, jakinarazi den ebazpenean bertan adierazten den bezala.

Pertsona horren gaur egungo helbidea edo bizilekua ezezaguna denez, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz, ediktu hau EHAAn argitaratzen da, epaia jakinarazteko eginbidea gauza dadin.

Durango, 2019ko ekainaren 20a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala