Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

214. zk., 2019ko azaroaren 11, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

DONOSTIA / SAN SEBASTIÁNGO LEHEN AUZIALDIKO 5 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
5186

EDIKTUA, zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 733/2017 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Donostiako Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegia – Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesal Zibila.

Judizioa: 733/2017 hitzezko judizioa.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Demandatzailearen prokuradorea: Juan Ramón Alvarez Uria.

Judizio horretan, 2019-09-18an, epaia eman da, zeinak amaiera ematen baitio prozesuari.

Adrian Marice Taifas demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa jar daiteke, ediktu hau argitaratu eta hogei egun balioduneko epean, jakinarazitako ebazpenean bertan adierazten den eran.

Interesdunak eskuragarri dauka jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, epaitegi honetako bulego judizialean, eta, han, osorik aztertu ahal izango du.

Donostia, 2019ko urriaren 21a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala