Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

214. zk., 2019ko azaroaren 11, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

ARABAKO PROBINTZIA AUZITEGIKO LEHEN SEKZIOKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
5179

EDIKTUA, merkataritza arloko 564/2019 apelazio-errekurtsoaren ondoriozkoa.

Arabako Probintzia Auzitegia. Lehen Sekzioa. Zuzeneko Laguntza Emateko Unitate Prozesala.

Errekurtsoa: merkataritza arloko 564/2019 apelazio-errekurtsoa (2000ko PZL).

Errekurtsogilea: Bodegas Jose Luis Guillermo Mendieta SL.

Prokuradorea: Alfredo Aja Garay jn.

Auzi-ihesean: Bodegas El Abuelo SA eta Jose Maria Yecora Donamaria.

2019ko irailaren 16an, astelehenean, jakinarazi zitzaien Bodegas El Abuelo SA eta Jose Maria Yecora Donamaria demandatuei JVB 136/18 prozedurari lotuta urriaren 23an emandako ebazpena, eta ez AMM 564/2019 prozedurari lotuta 2019ko irailaren 2an emandako ebazpena. Jakinarazpena egiteko ediktu bat argitaratu zen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (aldizkariaren zk.: 4216).

Egin zen akatsa zuzendu da, eta irailaren 2ko 645/2019 epaiaren epaitza jakinarazi da. Hona hemen azken epaitza hori:

«Ezesten da José-Luis Guillermo Mendieta SLren ordezkariak jarri zuen apelazio-errekurtsoa Gasteizko merkataritza arloko 1 zenbakiko epaitegian bideratu zen 136/18 hitzezko judizioan emandako 145/18 epaiaren aurka. Horrenbestez, epaia berresten da, eta errekurtsoaren kostuak apelatzaileari ezartzen zaizkio.

Bidera bedi errekurritzeko egindako gordailu osoa legez dagokion lekura.

Aurkaratzeko modua: ebazpen honen aurka kasazio-errekurtsoa aurkez daiteke Auzitegi Goreneko Arlo Zibileko Salan, kasazio-interesa egiaztatuz gero. Errekurtsoa jartzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, ediktu hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera, hogei egun balioduneko epean (PZL, 477. eta 479. artikuluak).

Prozesuko arau-haustea dela-eta, aparteko errekurtsoa ere aurkeztu ahal izango da, PZLan aurreikusitako arrazoiren batengatik, Auzitegi Goreneko Arlo Zibileko Salan. Errekurtso hori idatziz aurkeztu beharko da, epaitegi honetan, jakinarazpena egin ondoko hogei egun balioduneko epean (PZLko 470.1 artikulua eta azken xedapenetako hamaseigarrena).

Errekurtsoak aurkezteko beharrezkoa izango da 50 euro uztea gordailuan, baldin eta kasazio-errekurtsoa bada; eta 50 euro, arau-hauste prozesalengatiko aparteko errekurtsoa bada. Baldintza horiek bete ezean, ez dira izapideak egingo. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santander banketxean duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan. Hau da kontuaren zenbakia: 0008 0000 00 0564 19. Errekurtso biak baliatuz gero, bi ezarpen-eragiketa ezberdin egin beharko ditu errekurtsogileak, eta, sarrera-ordainagiriaren kontzeptuaren lekuan, «Errekurtsoa» 06 kodea dela adierazi beharko du kasazio-errekurtsoa bada, eta 04 kodea dela arau-hauste prozesalarengatiko aparteko errekurtsoa bada. Errekurtsoak aurkeztean, zenbateko hori zainpean utzi dela egiaztatu beharko da (Botere Judizialaren Lege Organikoa, 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko gordailua egin beharretik salbuetsita daude aipatutako xedapen gehigarriaren 5. apartatuan sartutakoak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bitartez, erabaki, agindu eta sinatzen dugu.»

Bodegas El Abuelo SA eta Jose Maria Yecora Donamaria demandatuen egungo egoitza edo bizilekua ezezaguna denez, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen (PZL) 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Interesdunak jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura dezake epaitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko irailaren 23a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala