Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

214. zk., 2019ko azaroaren 11, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
5178

EBAZPENA, 2019ko azaroaren 5ekoa, Lanbide Heziketako sailburuordearena, 2019ko ekitaldian enpresekin lankidetzan jardunez ikastetxe itunduetako Lanbide Heziketako irakasleak zientziaren eta teknologiaren arloetan egunean jartzeko dirulaguntzak emateko dena.

2019ko irailaren 10eko Aginduak (irailaren 17ko EHAA, 176. zk.) ikastetxe itunduetako Lanbide Heziketako irakasleak 2019ko ekitaldian enpresekin lankidetzan jardunez zientziaren eta teknologiaren arloetan egunean jartzeko dirulaguntzak emateko prozedura eta irizpideak arautu eta ezartzen ditu.

Eskabide-espedienteak aztertuta, honako hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Eranskinean aipatzen diren ikastetxeei ematea dirulaguntzak, zientzia eta teknologiaren arloetako eguneratze-jarduerak burutzeko; ondoan dirulaguntzen zenbatekoak ere adierazita daude.

AZKEN XEDAPENA

Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal zaio Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko azaroaren 5a.

Lanbide Heziketako sailburuordea,

JORGE ARÉVALO TURRILLAS.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala