Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

209. zk., 2019ko azaroaren 4a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BIZKAIKO PROBINTZIA AUZITEGIA
5064

EDIKTUA, hipoteka betearazteko 451/2017 apelazio-errekurtsoaren ondoriozkoa.

Bizkaiko Probintzia Auzitegia – Hirugarren Sekzioa.

Errekurtsoa: hipoteka bat betearazteari buruzko apelazio-errekurtsoa, PZL 2000, 451/2017.

Errekurtsogilea: Kutxabank SA.

Abokatua: Miren Usue Merino Arrese.

Prokuradorea: Nadia Martinez Garcia.

Alderdi errekurritua: Rafael Abaitua Arrue.

Errekurtso horretan autoa eman da, 2019ko uztailaren 4an, ebazpena irmoa dela jakinaraziz eta haren aurka errekurtsorik aurkeztu ezin dela adieraziz.

Francisco Javier Abaitua Arrue demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen (PZL) 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Interesdunak jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura dezake epaitegi honetako bulego judizialean.

Ediktu honek Justizia Administrazioaren esparruko datu pertsonalen babeserako irizpideak betetzen ditu, honako hauetan ezarritakoaren arabera: Botere Judizialaren Lege Organikoaren 236 bis artikulua eta hurrengoak, eta Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016/679 Erregelamendua (EB), 2016ko apirilaren 27koa, datu pertsonalen tratamenduari dagokionez pertsona fisikoen babesari eta datu horien zirkulazio askeari buruzko arauak ezartzen dituena eta 95/46/EE Zuzentaraua (Datuak babesteko Erregelamendu Orokorra) indargabetzen duena.

Bilbao, 2019ko urriaren 4a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala