Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

209. zk., 2019ko azaroaren 4a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ENERGIAREN EUSKAL ERAKUNDEA
5063

EBAZPENA, 2019ko urriaren 25ekoa, Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez onartzen baita baliabide ekonomikoak areagotzea 2019ko ekitaldiko industria arloan energia eraginkortasunean eta eguzki termikoan inbertsioak sustatzeko laguntza programaren deialdia finantzatzeko.

Aurrekariak:

Lehenengoa.– Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiaren 2019ko apirilaren 29ko Ebazpenaren bitartez (2019ko maiatzaren 13ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, 88. zk.), 2019. urtean, industria arloan energia eraginkortasunean eta eguzki termikoan inbertsioak laguntza programaren oinarri arautzaileak onartu, deitu eta argitaratu ziren.

Bigarrena.– Dirulaguntza programa horren deialdiaren 3. oinarrian ezartzen denez, 2019. urtean, industria arloan energia eraginkortasuna eta eguzki termikoa sustatzeko inbertsioen laguntza programara bideratutako diru saila milioi bat eta zortziehun mila eurokoa da (1.800.000), 2019-2020 epealdirako EEEren aurrekontuetan horretarako ezarritako kredituarekin bat etorriz; horretatik, 2019. urteko epealdira bideratutako diru saila milioi bat eurokoa da (1.00.000).

Hirugarrena.– Dirulaguntza programa indarrean dagoenez geroztik, hasieran aurreikusitakoa baino eskaera kopurua handiagoa aurkeztu da 2019ko ekitaldirako; horren ondorioz, 2019ko ekitaldirako bakarrik, aurrekontua bukatu da, eta, beraz, 2019. urtean, industria arloan energia eraginkortasuna eta eguzki termikoa sustatzeko inbertsioen laguntza programaren dirua amaitu da, deialdiaren oinarrietan aurreikusitako datan baino lehenago.

Beraz, dagoen eskari handiaren aurrean, eta EEErentzat horrelako jarduerei jarraipena ematea interes handikoa denez gero, beti ere 2030eko Euskadiko Energia Estrategian ezarritako helburuak lortu nahian, energiaren aurrezpenari eta energia berriztagarriak ustiatzeko teknologien ezarpenei dagokienez, egokitzat jotzen da honako proposamen hau egitea: 2019ko otsailaren 18ko saioan EEEren Zuzendaritza Batzordeak onartutako akordioaren arabera, programa horretara bideratutako diru baliabideak areagotzea, berrehun eta berrogeita hamar mila (250.000) euroko kantitatean.

Adierazitakoagatik guztiagatik,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– 2019. urtean, industria arloan energia eraginkortasuna eta eguzki termikoa sustatzeko inbertsioen laguntza programara bideratutako diru saila areagotzea 2019ko ekitaldirako, berrehun eta berrogeita hamar mila (250.000) euroko kantitatean, Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiaren ebazpenaren bitartez (2019ko apirilaren 29ko EHAAn, 2019ko maiatzaren 13ko 88 zenbakian argitaratua.

Hori horrela, 2019. urtean, industria arloan energia eraginkortasuna eta eguzki termikoa sustatzeko inbertsioen laguntza programara bideratutako baliabide ekonomikoak milioi bat eta berrehun eta berrogeita hamar mila (1.250.000) euroko kantitatea izango da guztira.

Bigarrena.– Ebazpen hau EHAAn argitaratzeko eskatzea.

Hirugarrena.– Ebazpen honen kontra, bide administratiboari amaiera ematen diona, aukerako berraztertze errekurtsoa jar daiteke EEEko zuzendari nagusiaren aurrean hilabeteko epean, ebazpena EHAAn argitaratu eta biharamunetik aurrera, edo administrazioarekiko auzi errekurtsoa jar daiteke Bilbon dagokion administrazioarekiko auzi epaitegian bi hileko epean, ebazpena EHAAn argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Bilbao, 2019ko urriaren 25a.

Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusia,

IÑIGO ANSOLA KAREAGA.


Azterketa dokumentala