Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

208. zk., 2019ko urriaren 31, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

INGURUMEN, LURRALDE PLANGINTZA ETA ETXEBIZITZA SAILA
5047

IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita Ingurumen Administrazioaren zuzendariak AAI00305 espedientean 2019ko maiatzaren 13an emandako Ingurumena Zaintzeko Programa bidaltzeko errekerimendua, abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuaren 5. artikuluari jarraikiz egina.

Ezinezkoa izan da errekerimendu hori bide telematikoz eta zuzenean jakinaraztea. Beraz, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Hori guztia argitara ematen da, eranskinean aipatzen den pertsona juridiko interesdunak horren berri izan dezan eta banakako jakinarazpentzat har dezan; gainera, zehaztapen hauek egiten zaizkio:

15 egun balioduneko epea du, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, ingurumena zaintzeko 2018ko plana Ingurumen Sailburuordetza honetan aurkezteko, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailaren webgunean prestatutako bidalketa-prozedura telematikoa erabiliz:

http://www.euskadi.eus/autorizacion/aai-ippc/web01-a2ingkut/es/

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko urriaren 15a.

Ingurumen Administrazioaren zuzendaria,

IVAN PEDREIRA LANCHAS.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala