Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

207. zk., 2019ko urriaren 30a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Pribatuen iragarkiak

PRUD PENSIÓN, EPSV DE EMPLEO ETA GEROCAIXA PYME, EPSV DE EMPLEO
5021

IRAGARKIA, Gerocaixa PYME, EPSV de Empleo enpresak Prud Pensión, EPSV de Empleo enpresa xurgatzeagatiko bat-egiteari buruzkoa.

Urriaren 27ko 203/2015 Dekretuaren (Borondatezko Gizarte Aurreikuspeneko Erakundeen otsailaren 23ko 5/2012 Legearen Erregelamendua onartzen duena) 17.6 artikuluan xedatutakoa betez, argitara ematen da Prud Pensión, EPSV de Empleo eta Gerocaixa PYME, EPSV de Empleo enpresek 2019ko urriaren 15ean eta 16an, hurrenez hurren, egin dituzten batzar orokorretan onartu egin dutela Gerocaixa PYME, EPSV de Empleo enpresak Prud Pensión, EPSV de Empleo enpresa xurgatzeagatiko bat-egitea. Entitate horien gobernu-batzordeek, bilera batzuk egin ostean (Prud Pensión, EPSV de Empleo enpresak 2019ko irailaren 24an egin zuen bilera, eta Gerocaixa PYME, EPSV de Empleo enpresak 2019ko irailaren 25ean), prestatutako bat-egitearen proiektu komunean daude ezarrita bat-egitearen zehaztapenak.

Proiektatu den bat-egitearen arabera, orduan, Prud Pensión, EPSV de Empleo enpresa likidaziorik gabe desegingo da, eta haren ondare osoa (bazkideak, onuradunak, eskubideak, betebeharrak eta gizarte-aurreikuspenaren planak barne) Gerocaixa PYME, EPSV de Empleo enpresari eskualdatuko zaio. Azken enpresa horrek oinordetza unibertsalaren bidez jasoko du ondare hori guztia, eta Prud Pensión, EPSV de Empleo enpresaren eskubide eta betebehar guztietan subrogatuko da. Bat-egitearen ondorioz, Prud Pensión, EPSV de Empleo enpresa desegingo da.

Bilbao eta Vitoria-Gasteiz, 2019ko urriaren 17a.

Gerocaixa PYME, EPSV de Empleo enpresako gobernu-batzordeko presidentea,

JUAN PEDRO BADIOLA URIARTE.

Prud Pensión, EPSV de Empleo enpresako gobernu-batzordeko presidentea,

YOLANDA BERASATEGUI EPELDE.


Azterketa dokumentala