Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

207. zk., 2019ko urriaren 30a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
5020

IRAGARKIA, 27/2019 prozedura laburtuari jarraituta jarri den administrazioarekiko auzi errekurtsoan interesatuak izan daitezkeenak epatu eta Administrazioarekiko Auzien Bilboko 3. Epaitegian ager daitezen. Errekurtso hori Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateak 2018ko azaroaren 22an EHAAn argitaratutako deialdiaren kontra jarri da, oinarri orokorretarako eta kategoria guztietarako.

Administrazioarekiko Auzien Bilboko 3. Epaitegian administrazioarekiko auzi errekurtsoa jarri da, prozedura laburtuari jarraituta (zenbakia: 27/2019), Euskal Herriko Unibertsitateak 2018ko azaroaren 22an EHAAn argitaratutako deialdiaren kontra, kategoria hauetarako:

I. taldeko lan kontratudun finkoak (goi mailako teknikariak), II. taldeko lan kontratudun finkoak (maila ertaineko teknikariak), III. taldeko lan kontratudun finkoak (teknikari espezialistak), eta IV. taldeko lan kontratudun finkoak (teknikari laguntzaileak); bai eta kategoria guztietako oinarri orokorren kontra ere.

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legeak 49.1 artikuluan dioena betetzeko, epatu egiten dira interesatu izan daitezkeen hirugarren pertsonak, eta aipatutako prozedura judizialean agertu eta pertsonatu daitezkeela jakinarazten zaie. Bost egun izango dituzte horretarako, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Aipatutako errekurtsoa hainbat pertsonari zuzendutako egintza denez, iragarki hau argitaratzen da, bat etorrita Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legeak xedatutakoarekin 45. artikuluan.

Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Leioa, 2019ko urriaren 15a.

UPV/EHUko idazkari nagusia,

PEDRO MARIA IRIONDO BENGOA.


Azterketa dokumentala