
207. zk., 2019ko urriaren 30a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (260 KB - 2 orri.)
- EPUB (243 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
INGURUMEN, LURRALDE PLANGINTZA ETA ETXEBIZITZA SAILA
5018
IRAGARKIA, Ingurumen Administrazioaren zuzendariaren ebazpen-proposamen bat jakinarazten duena, zeinaren bidez adierazten baita Aduna udal-mugarteko (Gipuzkoa) Urtaki industrialdeko 28. zenbakiari dagokion lurzatiari lurzoruaren kalitatea.
Ezin izan da eranskinean agertzen diren interesdun guztiei ebazpen-proposamena helarazi. Horrenbestez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. eta 46. artikuluetan ezarritakoa betetzeko.
Horren berri ematen da interesduna jakitun egon dadin eta banakako jakinarazpentzat har dezan.
Interesdunek eskuragarri dute Ingurumen Administrazioaren zuzendariaren ebazpen-proposamenaren testu osoa, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saileko Ingurumen Sailburuordetzaren Ingurumen Administrazioaren Zuzendaritzan (Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioa, Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz). Ebazpen-proposamen horren bidez, Aduna udal-mugarteko (Gipuzkoa) Urtaki industrialdeko 28. zenbakiari dagokion lurzatiari lurzoruaren kalitatea adierazten da, betiere Lurzorua kutsatzea saihestu eta kutsatutakoa garbitzeko ekainaren 25eko 4/2015 Legean araututako prozedurarekin bat etorriz.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2019ko urriaren 7a.
Ingurumen Administrazioaren zuzendaria,
IVAN PEDREIRA LANCHAS.
RSS