
207. zk., 2019ko urriaren 30a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (206 KB - 1 orri.)
- EPUB (215 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
IRUNGO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 5 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
5017
EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako adostasunik gabeko neurriei buruzko 199/2019 prozeduraren ondoriozkoa.
Irungo Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 5 zenbakiko Epaitegia – Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.
Judizioa: 199/2019 prozedura, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako adostasunik gabeko neurriei buruzkoa.
Gaia: gurasoen eta seme-alaben arteko harremanak.
Alderdi demandatzailearen prokuradorea: Juan Guillermo Gonzalez Belmonte.
Judizio horretan, epaia eman zen 2019-10-02an, eta amaiera eman zitzaion prozesuari.
Rudy Antonio Guillen Salinas demandatu auzi-iheslariaren egungo bizilekua ezezaguna denez, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan ezarritakoari jarraikiz, erabaki da aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko den ediktu bidez jakinaraztea.
Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa jar dezake, ediktu hau argitaratu eta hogei egun balioduneko epean, jakinarazitako ebazpenean jasotako moduan.
Jakinarazi behar den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak auzitegi honetako bulego judizialean, eta osorik aztertu ahal izango du bertan.
Irun (Gipuzkoa), 2019ko urriaren 2a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.
RSS