
207. zk., 2019ko urriaren 30a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (203 KB - 1 orri.)
- EPUB (215 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 8 ZENBAKIKO EPAITEGIA
5015
EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 752/2018 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.
Bilboko Lehen Auzialdiko 8 zenbakiko Epaitegia.
Judizioa: 752/2018 hitzezko judizioa.
Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.
Judizio horretan, epaia eman da 2019-02-21ean, zeinak amaiera ematen baitio prozesuari.
Nino Tsindeliani demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.
Ebazpen horren aurka ezin da inolako errekurtsorik aurkeztu.
Interesdunak eskuragarri dauka jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, epaitegi honetako bulego judizialean, eta, han, osorik aztertu ahal izango du.
Bilbao (Bizkaia), 2019ko urriaren 7a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.
RSS