
207. zk., 2019ko urriaren 30a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (209 KB - 1 orri.)
- EPUB (218 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
LEHENDAKARITZA
5008
29/2019 DEKRETUA, urriaren 23koa, lehendakariarena, zeinaren bidez aldatzen baita Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeko kide bat.
Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordearen maiatzaren 17ko 8/2012 Legearen 5. artikuluak ezarritakoaren arabera, lehendakariaren eskumena da ordezkaritza handiena duten sindikatuen konfederazioek eta erakundeek batzordean dituzten kideak izendatzea, erakunde horiek beren ordezkariak aukeratu ondoren; bestalde, lege horren 7. artikuluaren arabera, batzordeko kideen agintaldia lau urterako izango da, berriro aukeratu ahal izango badira ere.
Legeak agintzen du, baita ere, batzordean ordezkaritza duten erakundeek, korporazioek edo entitateek alda ditzaketela titular edo ordezko izendatu dituzten pertsonak. Izendatu berria kargu horretan arituko da ordezkatutako pertsonak Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordean bete beharreko lau urteko epea igaro arte.
Lege horren 5. artikuluan xedatutakoaren arabera, eta 7. artikuluarekin bat etorriz, CC.OO. Euskadiko Langileen Batzordeen Konfederazio Sindikalak lehendakariaren maiatzaren 9ko 16/2019 Dekretuaren bidez izendatutako kide baten ordez beste pertsona bat izendatu du.
Horren ondorioz, honako hau
XEDATZEN DUT:
1. artikulua.– Francisco Juan Osuna Matamoros jauna Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeko ordezko kide izendatzea, CC.OO. Euskadiko Langileen Batzordeen Konfederazio Sindikalak aukeratu baitu, Begoña Blanco Santos andrearen ordez.
2. artikulua.– Dekretu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteizen, 2019ko urriaren 23an.
Lehendakaria,
IÑIGO URKULLU RENTERIA.
RSS