
207. zk., 2019ko urriaren 30a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (204 KB - 1 orri.)
- EPUB (221 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
5005
EBAZPENA, 2019ko urriaren 14koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearena, non argitaratzen baita Maite Artetxe Uria andreak gainditu egin duela 2019ko otsailaren 6ko Ebazpenak (2019ko otsailaren 22ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria) dei egindako hautapen prozesua, «Ingeniaritza Kimikoa» jakintza arloan irakasle agregatuaren plaza bat betetzeko.
Errektore honek ebatzi du Maite Artetxe Uria andreak Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle agregatu gisa kontrata dadila. NAN zkia.: ***5222**-K. Kodea: AGC8L1 – D00069-14. Jakintza arloa: Ingeniaritza Kimikoa. Saila: Ingeniaritza Kimikoa. Ikastegia: Zientzia eta Teknologia Fakultatea. Hizkuntz eskakizuna: Elebiduna. Arduraldia: osoa. Burutu beharreko zereginak: «Bero Transmisioa».
Proposatutako lehiakideak 20 lanegunen epea izango du, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita, dagokion lan kontratuaren formalizazio guztiak gauzatzeko.
Leioa, 2019ko urriaren 14a.
Errektorea.
E (Ebazpena, 2017ko urtarrilaren 25ekoa, errektorearena, 2017-02-03ko EHAA).
Irakasle-ikertzaileen arloko errektoreordea,
INMACULADA GUERRICAGOITIA MARINA.
RSS