
207. zk., 2019ko urriaren 30a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (248 KB - 2 orri.)
- EPUB (221 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
5000
1290/2019 EBAZPENA, urriaren 7koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Barrualde-Galdakao Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari gerentearena. Honen bidez, aldi baterako izendatzen da, erakunde horretan, Amaia Martínez Roldán andrea, Kirurgia Orokorra eta Aparatu Digestiboko atalburua, lau urteko eperako eta luzatzeko aukerarekin.
EGITATEAK
1.– Barrualde-Galdakao ESIko zuzendari gerentearen 382/2019, maiatzaren 27koa, ebazpenaren bidez, Barrualde-Galdakao ESIn Kirurgia Orokorra eta Aparatu Digestiboko atalburua lanpostua lehiaketa bidez betetzeko dei egin da. Ebazpena hau BOEn (2019ko ekainaren 28koa), EHAAn (2019ko uztailaren 5ekoa) eta Osakidetzaren web orrian, argitaratu zen.
2.– Deialdi-ebazpen hori dagokien aldizkari ofizialetan azken aldiz argitaratu den hurrengo egunetik hasita, interesdunak, 15 egun balioduneko epea izan du eskaera aurkezteko, 2019ko uztailaren 29an amaitu zen epea.
3.– Balorazio Batzordeko kideek izendapena, Osakidetzako web-orrian 2019ko uztailaren 27an argitaratu zen.
4.– Eskabideak aurkezteko epea amaituta, eta parte hartzaileak bete beharreko baldintzak aztertu ondoren, Osakidetzaren web orrian onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda argitaratu zen (2019ko uztailaren 30ekoa).
5.– Erreklamazioak aurkezteko epea behin amaituta (2019ko abuztuaren 14koa), eta ez denez bat ere aurkeztu, behin betiko zerrendak onartzen dira (2019ko abuztuaren 16koa), dagokion eran argitaratzeko.
6.– Behin betiko zerrendak, kudeaketaren memoria-proiektua jendaurrean jartzeari buruzko iragarpenarekin batera, Osakidetzako web-orrian argitaratu ziren, 2019ko abuztuaren 16an. Jakinarazi zitzaien ere hautagaiari aipatu deialdia.
7.– Kudeaketa memoria-proiektua jendaurrean jarrita, eta Balorazio Batzordeak aurkeztutako eskabidea baloratuta (2019ko irailaren 27koa), baita dagokion izendapen-proposamena eginda ere (2019ko irailaren 27koa); eta Amaia Martínez Roldán andreak dauzkan ezagutza akademiko eta profesionalak kontuan hartuta, zera erabaki da: pertsona hori izendatzea Kirurgia Orokorra eta Aparatu Digestiboko atalburu, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Barrualde-Galdakao ESIan.
ZUZENBIDEKO OINARRIAK
1.– Barrualde-Galdakao ESIko zuzendari gerentearen 382/2019, maiatzaren 27koa Ebazpenaren 7.ª. Oinarriak ezartzen duela Kudeaketa Zuzendaritzak, egindako proposamena ikusita, proposatutako izangaia deialdian eskainitako lanpostua betetzeko izendatzeko edo deialdia hutsik uzteko ebazpen bat emango du.
2.– Ekainaren 26ko Euskadiko Antolamendu Sanitarioko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren 3. arau komuna; uztailaren 19ko 186/2005 Dekretua, lanpostu funtzionalak arautzen dituena; eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren Estatutu Sozialak ezartzen dituena, bereziki, zerbitzu-erakundeetako zuzendari gerenteen eskumenei buruzko 15. Atalak jasotakoak eta aplikatu beharreko arauei buruzkoak.
Aurreko guztia aintzat harturik
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Amaia Martínez Roldán andrea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Barrualde-Galdakao ESIko Kirurgia Orokorra eta Aparatu Digestiboko atalburu izendatzea aldi baterako.
Bigarrena.– Aldi baterako izendapen honek lau urteko indarraldia izango du, luzatzeko aukerarekin, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legeko 28. artikuluaren hirugarren arau komunean xedatutakoarekin bat etorriz, eta data honetatik aurrera ondorioak izango ditu: 2019ko urriaren 1a.
Hirugarrena.– Izendatutako pertsonak aipatutako epea amaitutakoan lanpostua utziko du, ezpada luzapena onartzen, betiere, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legeko 28. artikuluaren hirugarren arau komunean ezarritakoaren arabera.
Laugarrena.– Izendapenaren indarraldia amaitu aurretik ere kargutik kendu ahal izango dute, aldez aurretik kontrako espedientea dagoela, eta ekainaren 26ko 8/1997 Legeko 28. artikuluaren hirugarren arau komunaren 6. atalean aurreikusitako lekualdatze-kausak direla medio.
Bostgarrena.– Ebazpen hau interesdunari jakinaraztea.
Seigarrena.– Ebazpen hau argitaratzea Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Osakidetzaren web-orrian.
Zazpigarrena.– Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari, jakinarazpena jasotzen den hurrengo egunetik hasita hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 2015eko urriaren 1eko 39/2015 Legearen arabera.
Galdakao, 2019ko urriaren 7a.
Barrualde-Galdakao ESIko zuzendari gerentea,
JON GUAJARDO REMACHA.
RSS