Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

200. zk., 2019ko urriaren 21a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
4872

IRAGARKIA, 2019ko urriaren 2koa, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita honako proiektu hau: Lantziegoko eta Laguardiako udalerrietan (Araba), 13,2 kV-eko zirkuitu sinpleko lineak «Carrascal 2 Industrialdea» transformazio-zentroa eta «Oyon-Casablanca» aireko erdi-tentsioko linearen 21. euskarria lotzeko.

Jendaurrean jartzen da instalazio hau eta, harekin batera, eskatzaileak nahitaez desjabetu beharrekotzat jotzen dituen ondasun eta eskubideen zerrenda banakatu eta zehatza, abenduaren 3ko 282/2002 Dekretuko 10. artikuluan (2002ko abenduaren 23ko EHAA) eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 144. artikuluan (2000ko abenduaren 27ko BOE) zehaztutako ondorioetarako, eta honako xedapen hauetan xedatutakoarekin bat: azken testu horretako azken xedapenetatik lehenengoa; Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1957ko apirilaren 26ko Legearen Erregelamenduaren 17. artikulua, eta Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 55. artikulua.

– Eskatzailea: i-De Redes Eléctricas Inteligentes SAU, zeinaren helbidea baita: Laguardiako errepidea, 91-93 (Logroño).

– Eskatzen direnak: administrazio-baimena, exekuzio-proiektua onartzea eta onura publikoaren deklarazioa.

– Helburua: zonaldean energia elektrikoaren horniketaren kalitatea hobetzea.

– Erreferentzia: 01ATY 201900050.

Lantziegon eta Laguardian 13,2 kV-eko zirkuitu sinpleko lineak «Carrascal 2 Industrialdea» transformazio-zentroa eta «Oyon-Casablanca» aireko erdi-tentsioko linearen 21. euskarria lotzeko.

– Linearen ibilbidea: Lantziego eta Laguardia udalerriak.

– Proiektu honen eraginpeko ondasun eta eskubideak: iragarki honen eranskinean jasotakoak.

– Aurrekontua: 83.010,59 euro.

Denek jakin eta ezagutu dezaten argitaratzen da iragarki hau, batez ere lursailen jabeek eta proiektuaren eraginpeko gainerako titularrek, zeinen zerrenda iragarki honen amaieran adierazten baita. Proiektua aztergai egongo da Vitoria-Gasteizko Samaniego kaleko 2an, hor baitago Eusko Jaurlaritzaren Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren Arabako Lurralde Ordezkaritza, edo dagokion udaletxean, edo www.euskadi.eus web-orrian, Energia eta Meategiak/ Energia ataleko Azpiegitura-proiektuei buruzko informazioaren atalean: http://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/energia-meategiak/hasiera/. Bulego horietan aurkeztu ahal izango dira egoki ikusten diren alegazioak, bi aletan, hilabeteko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko urriaren 2a.

Arabako lurralde-ordezkaria ez dagoenez, eta 2019ko irailaren 26ko Ebazpenari jarraikiz.

Industria eta Energia Administrazioko koordinatzailea,

ÁLVARO MOZO AVELLANED.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala