Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

199. zk., 2019ko urriaren 18a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

INGURUMEN, LURRALDE PLANGINTZA ETA ETXEBIZITZA SAILA
4843

IRAGARKIA, 2019ko irailaren 20koa, Etxebizitza eta Arkitekturako zuzendariarena, zeinaren bidez jakinarazten baita Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuaren Agindua, finkatzen duena zer egunetan egingo diren Nerbioi Ibaiaren Goiko Arroaren saneamendurako kolektoreen proiektuko desjabetze-espedientearen eraginpeko ondasunak eta eskubideak okupatu aurretiko aktak, Laudioko, Orozkoko, Aiarako eta Amurrioko udalerrietan (Araba eta Bizkaia).

Ezin izan da zuzenean jakinarazi gorago aipatutako desjabetze-espedientean okupatu aurretik egin beharreko aktak egiteko deialdia. Hori dela eta, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoari jarraituz, iragarki hau BOEn argitaratuz egiten zaie jakinarazpena segidan datozen jabeei.

Ondorioz, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluari jarraituta, egintza horretara interesdunek berek edo haien izenean jarduteko behar bezalako baimena jaso duten ordezkoek joan beharko dute. Titulartasuna egiaztatzeko agiriak eraman beharko dituzte, baita kontribuzioko azken ordainagiria ere. Hala nahi izanez gero, peritu edo notario batek lagunduta ere joan daitezke, beraiek ordainduta. Hori guztia segidan aipatzen diren finkak okupatu aurreko akta egiteko.

Era berean, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Erregelamenduaren 56.2 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, argitaratutako zerrenda horretan agian agertzen ez diren eskubide erreal zein interes ekonomikoen titularrek eta interesdunek egoki ikusten dituzten alegazioak aurkeztu ahal izango dituzte, eraginpeko ondasunen eta eskubideen zerrenda horretako okerrak zuzentzearren bakarrik. Alegazio horiek idatziz aurkeztu beharko dira Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saileko Arabako Etxebizitzako Lurralde Ordezkaritzan (Félix Maria Samaniego kalea 2, 01008 Vitoria-Gasteiz, Araba), eta hori egiteko epea aurreko aktak egiteko egunean amaituko da.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko irailaren 20a.

Etxebizitza eta Arkitekturako zuzendaria,

PABLO GARCIA ASTRAIN.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala