197. zk., 2019ko urriaren 16a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (198 KB - 1 orri.)
- EPUB (215 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 8 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
4784
EDIKTUA, behin betiko neurriak aldatzeko bideratutako 532/2018 prozeduraren ondoriozkoa.
Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 8 zenbakiko Epaitegia, Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesal Zibila.
Judizioa: behin betiko neurriak aldatzekoa, 532/2018.
Gaia: behin betiko neurriak aldatzea.
Demandatzailearen prokuradorea: Maria de las Mercedes Marco Saenz de Ormijana.
Judizio horretan epaia eman da 2019-05-09an. Horren bidez amaiera eman zaio prozesuari.
Tina Rita Ogbons demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu baten bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZL).
Ebazpen horren aurka apelazio-errekurtsoa aurkez daiteke hogei egun balioduneko epean, ediktu hau argitaratzen denetik hasita, jakinarazi den ebazpenean bertan adierazten den bezala.
Interesdunak jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura dezake epaitegi honetako bulego judizialean, oso-osorik haren berri izan dezan.
Vitoria-Gasteiz, 2019ko maiatzaren 20a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.