Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

197. zk., 2019ko urriaren 16a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
4777

EBAZPENA, 2019ko urriaren 4koa, Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako zuzendariarena, zeinaren bidez argitara ematen baita Ekonomiaren Garapen eta Azpiegituretako sailburuaren 2018ko abenduaren 12ko Aginduan (2019ko urtarrilaren 21eko Aginduaren bidez aldatua) aurreikusitako laguntzen onuradunen zerrenda. Agindu horren bitartez, Euskal Autonomia Erkidegoko G4, G5 eta G6 sailkatutako landa-eremuak sustatzeko eta garatzeko 2019ko ekitaldirako laguntzen deialdia egiten da, erakunde publikoei zuzendutako laguntzena (Erein publikoak).

Ekonomiaren Garapen eta Azpiegituretako sailburuaren 2018ko abenduaren 12ko Aginduaren bitartez (2019ko urtarrilaren 21eko Aginduaren bidez aldatua), Euskal Autonomia Erkidegoko G4, G5 eta G6 sailkatutako landa-eremuak sustatzeko eta garatzeko 2019ko ekitaldirako laguntzen deialdia egin zen, erakunde publikoei zuzendutako laguntzena (Erein publikoak).

Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako zuzendariaren ebazpenaren bidez, aipatutako aginduan ezarritakoa betez, eskatutako laguntzak esleitu dira.

Hori dela eta, ebazpenak esleipendunei jakinarazi zaizkie, eta azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 49. artikuluaren 2. paragrafoko bigarren atalean xedatutakoarekin bat etorrita (1/1997 Legegintzako Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duena), honako hau

EBAZTEN DUT:

Argitaratzea, denek jakin dezaten, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegituretako sailburuaren 2018ko abenduaren 12ko Aginduan (2019ko urtarrilaren 21eko Aginduaren bidez aldatua), aurreikusitako laguntzen onuradunen zerrenda (ebazpen honi erantsi zaio). Agindu horren bitartez, Euskal Autonomia Erkidegoko G4, G5 eta G6 sailkatutako landa-eremuak sustatzeko eta garatzeko 2019ko ekitaldirako laguntzen deialdia egiten da, erakunde publikoei zuzendutako laguntzena (Erein publikoak).

Vitoria-Gasteiz, 2019ko urriaren 4a.

Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako zuzendaria,

JONE FERNANDEZ LANDA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala