
197. zk., 2019ko urriaren 16a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (222 KB - 1 orri.)
- EPUB (215 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
ASTIGARRAGAKO UDALA
4775
IRAGARKIA, Astigarragako Udaleko funtzionarioen plantillan hutsik dagoen Gizarte Laguntzailearen plaza bat, txanda ireki eta lehiaketa-oposizio bidez, jabetzan betetzeko deialdiari buruzkoa.
2019ko urriaren 2ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean (188 zenbakia duena), osorik argitaratu dira Astigarragako Udaleko funtzionarioen plantillan hutsik dagoen Gizarte Langilearen plaza bat (Administrazio Bereziko Eskalako eta Zerbitzu Berezien Azpieskalakoa) txanda ireki bidez eta lehiaketa-oposizioa erabiliz jabetzan betetzeko deialdia arautuko duten oinarriak.
Eskabideak aurkezteko epea 20 egun baliodunekoa izango da, deialdiaren laburpena Estatuko Aldizkari Ofizialean (BOE) argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.
Deialdi hau dela-eta aurrerantzean egin behar diren iragarkiak argitaratuko dira oposizioko oinarrietan jasotakoaren arabera.
Astigarraga, 2019ko urriaren 7a.
Alkatea,
XABIER URDANGARIN LASA.
RSS