Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

197. zk., 2019ko urriaren 16a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

ASTIGARRAGAKO UDALA
4774

IRAGARKIA, Astigarragako Udaleko funtzionarioen plantillan hutsik dagoen udaltzaingoaren agente lehenaren plaza bat, barne promozio eta lehiaketa-oposizio bidez, jabetzan betetzeko deialdiari buruzkoa.

2019ko urriaren 2ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean (188 zenbakia duena), osorik argitaratu dira Astigarragako Udaleko funtzionarioen plantillan hutsik dagoen udaltzaingoaren agente lehenaren plaza bat, Administrazio Bereziko Eskalako eta Zerbitzu Berezien Azpieskalakoa, barne-sustapen bidez eta lehiaketa-oposizioa erabiliz jabetzan betetzeko deialdia arautuko duten oinarriak.

Eskabideak aurkezteko epea 15 egun baliodunekoa izango da, deialdiaren laburpena Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Deialdi hau dela-eta aurrerantzean egin behar diren iragarkiak argitaratuko dira oposizioko oinarrietan jasotakoaren arabera.

Astigarraga, 2019ko urriaren 7a.

Alkatea,

XABIER URDANGARIN LASA.


Azterketa dokumentala