
197. zk., 2019ko urriaren 16a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (281 KB - 2 orri.)
- EPUB (221 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
4764
1261/2019 EBAZPENA, urriaren 1ekoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena. Honen bidez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan destinoa daukaten Fakultatibo mediko eta teknikoen lanbide-taldeko Fak. Esp. Barne Medikuntzako Mediku kategorian, Profila: Gaixotasun Autoimmuneak, lotura estatutarioko izaera lortzeko hautaketa-probetako epaimahai kalifikatzailea izendatzen da.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren 2018ko otsailaren 5eko 103/2018 Ebazpenaren bitartez onetsi ziren Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan lotura estatutario finkoa eskuratzeko hautaketa-prozesuak arautuko dituzten oinarri orokorrak.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren ekainaren 4ko 480/2019 Ebazpenaren bidez, onetsi ziren Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan destinoa daukaten Fakultatibo mediko eta teknikoen lanbide-taldeko Fak. Esp. Barne Medikuntzako Mediku kategoriako oinarri espezifikoak, Profila: Gaixotasun Autoimmuneak.
Oinarri orokorrak onartu zituen Ebazpenaren 18. oinarrian aurreikusitakoarekin bat etorriz, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiak hautaketa-probak kalifikatuko dituen epaimahaia izendatuko du.
Horiek guztiak horrela, eta indarrean dagoen legedian pertsonaleko gaietan aitortuta ditudan eskumenez baliatuta, honakoa
EBATZI DUT:
Lehenengoa.– Lehen aipatutako kategoriako prozesuaren Epaimahai Kalifikatzailea izendatzea. Hori ebazpen honen eranskinean jasotako kideek osatuko dute.
Bigarrena.– Ebazpen honek duen egunetik aurrera emango ditu ondorioak.
Hirugarrena.– Ebazpen hau EHAAn argitaratzeko agintzea.
Laugarrena.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan lotura estatutario finkoa eskuratzeko hautaketa-prozesuak arautuko dituzten oinarri orokorrak onartzen dituen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren otsailaren 5eko 103/2018 Ebazpenaren 21. oinarrian ezarritakoari jarraituz, Ebazpen honen kontra gorako errekurtsoa jarri ahalko zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari, hilabeteko epean EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2019ko urriaren 1a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,
JUAN LUIS DIEGO CASALS.
ERANSKINA
FAK. ESP. BARNE MEDIKUNTZAKO MEDIKUA
PROFILA: GAIXOTASUN AUTOIMMUNEAK
Presidentea:
– Titularra: Pedro Aranegi Lasuen.
– Ordezkoa: José Guillermo Barreiro García.
Lehenengo epaimahaikidea:
– Titularra: María Soledad Blanco Daroca.
– Ordezkoa: Jesús María De La Viuda Unzueta.
Bigarren epaimahaikidea:
– Titularra: Mikel Aldamiz-Echebarría San Sebastián.
– Ordezkoa: Ignacio María Arruabarrena Echeverría.
Hirugarren epaimahaikidea:
– Titularra: Cristina Agirre Rodríguez.
– Ordezkoa: Paula Arriola Martínez.
Laugarren epaimahaikidea:
– Titularra: Iban Basabe Inza.
– Ordezkoa: David Avellanal Legarda.
Bosgarren epaimahaikidea:
– Titularra: María Fátima Almagro Múgica.
– Ordezkoa: María Soledad Azcona Losada.
Seigarren epaimahaikidea:
– Titularra: María Teresa Álvarez Frías.
– Ordezkoa: Iasone Benavente Claveras.
Idazkaria:
– Titularra: Maite Sope Andrés Álvarez.
– Ordezkoa: María Jesús Estefanía Bilbao.
RSS