196. zk., 2019ko urriaren 15a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (196 KB - 1 orri.)
- EPUB (215 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 13 ZENBAKIKO EPAITEGIA
4741
EDIKTUA, 930/2016 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.
Bilboko Lehen Auzialdiko 13 zenbakiko Epaitegia.
Judizioa: 930/2016 hitzezko judizioa.
Gaia: hitzezko judizioa.
Demandatzailearen prokuradorea: Mónica Gallego Castañiza.
Judizio horretan, 2018-02-23an, epaia eman da, zeinak amaiera ematen baitio prozesuari.
Ignacio Gutierrez Alonso demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.
Ebazpen horren aurka, ezin da inolako errekurtsorik aurkeztu.
Interesdunak eskuragarri dauka jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, epaitegi honetako bulego judizialean, eta, han, osorik aztertu ahal izango du.
Bilbao (Bizkaia), 2019ko maiatzaren 31.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.