Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

194. zk., 2019ko urriaren 11, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
4678

EBAZPENA, 2019ko irailaren 30ekoa, Kulturako sailburuordearena, museoetarako eta bildumetarako 2019ko dirulaguntzak emateko osatu behar den Balioespen Batzordeko kideak izendatzen eta argitara ematen dituena.

2019. urteko Euskadiko museo eta bildumetarako dirulaguntzak iragartzen eta arautzen dituen Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2019ko uztailaren 24ko Agindua ikusi da.

Agindu horretako 13. artikuluak dioenez, Balioespen Batzordearen osaera Kulturako sailburuordearen ebazpen baten bitartez jakinaraziko da.

Ondorioz, hauxe

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Balioespen Batzordearen kideak izendatzea eta osaera jakinaraztea. Hona hemen kideak:

Lehendakaria: Mikel Xabier Aizpuru Murua jauna, Kultura Ondarearen zuzendaria.

Bokalak:

– Iñaki Arrieta Urtizberea jauna.

– Miren Aurkene Alzua andrea.

– Mikel Carrillo de la Peña jauna, Kultura Ondarearen Zuzendaritzako teknikaria.

– Aitor Antuñano Zubiete jauna, Kultura Ondarearen Zuzendaritzako teknikaria, idazkaria izango dena.

Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, guztiek horren berri izan dezaten.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko irailaren 30a.

Kulturako sailburuordea,

JOSÉ ÁNGEL MARÍA MUÑOZ OTAEGI.


Azterketa dokumentala