194. zk., 2019ko urriaren 11, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (257 KB - 2 orri.)
- EPUB (265 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
OSASUN SAILA
4676
EBAZPENA, 2019ko urriaren 3koa, Osasuneko sailburuordearena; horren bitartez, GIB/hiesa, C hepatitisa, eta sexu transmisiozko infekzioak prebenitzea eta kontrolatzea xede duten eta Euskal Autonomia Erkidegoan jarduten duten ekimen sozialeko eta irabazi-asmorik gabeko erakundeentzako dirulaguntzak ematen dira.
Osasuneko sailburuaren 2019ko maiatzaren 29ko Aginduak GIB/hiesa, C hepatitisa, eta sexu transmisiozko infekzioak prebenitzea eta kontrolatzea xede duten eta Euskal Autonomia Erkidegoan jarduten duten ekimen sozialeko eta irabazi-asmorik gabeko erakundeentzako laguntzetarako deia egiten zuen. Agindu horren bidez xedatu zen laguntza horiek Osasuneko sailburuordearen ebazpen bidez emango zirela, horretarako Osasuneko sailburuak izendatutako Balioeste Batzordeak egindako proposamena kontuan hartuta.
Batzorde horrek bilera egin du 2019ko urriaren 2an, eta han egindako proposamena kontuan hartuta,
EBATZI DUT:
Lehenengoa.– Taula honetan ageri diren elkarteei bertan ageri diren dirulaguntzak ematea:
(Ikus .PDF)
Bigarrena.– Ebazpen honek ez du administrazio-bidea ixten, eta, beraz, ebazpenaren aurka interesatuek gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Osasuneko sailburuari, ebazpena EHAAn argitaratu eta hilabeteko epean, betiere, urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan ezarritakoaren arabera.
Vitoria-Gasteiz, 2019ko urriaren 3a.
Osasuneko sailburuordea,
IGNACIO JESÚS BERRAONDO ZABALEGUI.