Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

194. zk., 2019ko urriaren 11, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
4675

EBAZPENA, 2019ko irailaren 9koa, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordearena, Hezkuntzako sailburuaren 2018ko azaroaren 20ko Aginduaren bidez iragarritako laguntzen erakunde onuradunen zerrenda argitaratzeko dena (2019ko ekitaldian ekipamendu zientifikoa eskuratzeko laguntzen deialdia; 2018ko abenduaren 5eko EHAA, 234. zk.).

Deialdi-aginduaren 13. artikuluaren arabera, Hautapen Batzordeak ebazpen-proposamena aurkeztuko dio Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordeari, eta hark esleipenak egingo ditu ebazpen baten bidez; ebazpen hori Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoaren iragarki-taulan argitaratuko da, hargatik eragotzi gabe gerora EHAAn laguntzen erakunde onuradunak eta eman zaizkien diru kopuruak zein izan diren argitara ematea, publikotasun-ondorioetarako.

2019ko irailaren 4an ebatzi zen deialdia, eta Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoaren iragarki-taulan argitaratu zen ebazpena; beraz, argitara eman behar da zein izan diren laguntzen erakunde onuradunak eta zein emandako diru kopuruak, publikotasun-ondorioetarako. Horregatik, honako hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Hezkuntzako sailburuaren 2018ko azaroaren 20ko Aginduaren babesean, ekipamendu zientifikoa eskuratzeko emandako laguntzen erakunde onuradunen zerrenda eta diru kopuruak argitaratzea (agindu horren bidez, 2019ko ekitaldian ekipamendu zientifikoa eskuratzeko laguntzen deialdia egin zen; 2018ko abenduaren 5eko EHAA, 234. zk.). Ebazpen honen eranskinean ageri dira erakunde onuradunen zerrenda eta emandako diru kopuruak.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko irailaren 9a.

Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordea,

ADOLFO MORAIS EZQUERRO.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala