Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

194. zk., 2019ko urriaren 11, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ENPLEGUKO ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
4672

EBAZPENA, 2019ko irailaren 24koa, Gazteriako zuzendariarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren «Auzolandegiak» programako 2019ko plazen esleipenen zerrenda ezagutzera ematen duena.

2019ko apirilaren 11n argitara eman zen EHAAn Kulturako sailburuaren 2019ko apirilaren 3ko Agindua, 2019. urtean Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren «Auzolandegiak» programako plazak deitzeko dena.

Gazteria Zuzendaritzak agindu horren 9. artikuluan ezarritakoa betez esleitu ditu «Auzolandegiak» programako plazak. Pertsona interesdunei esleipenen berri eman zaie.

Aginduaren 9. artikuluan bertan xedaturikoari jarraituz, «Auzolandegiak» programako plazen esleipenen zerrenda Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.

Ondorioz, honako hau

EBAZTEN DUT:

Argitara ematea Euskal Erkidegoko Administrazioaren «Auzolandegiak» programako 2019ko plaza-esleipenen zerrenda, guztiek ezagut dezaten (ikus eranskina). «Auzolandegiak» programako plazen 2019ko deialdia Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2019ko apirilaren 3ko Aginduaren bidez arautu da (2019ko apirilaren 11ko EHAA, 71. zk.).

Vitoria-Gasteiz, 2019ko irailaren 24a.

Gazteriako zuzendaria,

AGURTXANE LLANO CUADRADO.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala