Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

194. zk., 2019ko urriaren 11, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
4670

EBAZPENA, 2019ko urriaren 1ekoa, Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako zuzendariarena, zeinaren bidez izendatzen baitira 2019ko abuztuaren 9ko Aginduan ezartzen den Dirulaguntzen Batzordea osatuko duten pertsonak. Agindu horren bidez, 2019. urterako oinarriak onartzen dira, tokiko garapen parte-hartzailerako estrategian (Leader ikuspegian) finkatzen diren xedeak lortzeko laguntzen deialdiarenak.

Ikusi da otsailaren 14ko 43/2017 Dekretua, zeinaren bidez ezartzen baita 2015-2020 aldirako Euskadiko Landa Garapenerako Programan jasota dauden laguntzen esparru-araudia.

Ikusi da 2019ko abuztuaren 9ko Agindua (2019ko abuztuaren 22ko EHAA, 158. zk.), zeinaren bidez arautzen baitira, 2019ko ekitaldirako, 2015-2020 aldirako Euskadiko Landa Garapenerako Programaren esparruan onartu zen Leader eremuko landa-inguruko udalerrien ekonomia sustatu, garatu eta dibertsifikatzeko laguntzak.

Aipatutako aginduaren seigarren oinarriaren arabera, batzorde bat sortu behar da, aurkeztutako eskabideetarako dirulaguntzak aztertzeko, bai eta laguntzarik jaso ez duten proiektuetarako ebazpen-proposamen bat prestatzeko ere. Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako zuzendariari aurkeztu behar zaio aipatutako batzordea, zeina «Landa Garapenerako – Mendinet» Tokiko Ekintza Taldeko kide batek eta Zuzendaritza horretako bi teknikarik osatuko baitute.

Horrenbestez, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Dirulaguntzen Batzordea osatuko duten pertsonak izendatzea eta bere osaera jakinaraztea:

Batzordeburua: Azucena Salazar Bayona.

Batzordekideak:

– Inma Lacalle Aberásturi; idazkari-lanak ere egingo ditu.

– Yurre Peñagarikano Zubeldia, «Landa Garapenerako Tokiko Ekintzako Taldea – Mendinet» taldeko buru gisa.

Bigarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea, urriaren 1eko 40/2015 Legearen 24. artikuluan aurreikusitako ondorioak izan ditzan eta jende guztia jakinaren gainean egon dadin.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko urriaren 1a.

Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako zuzendaria,

JONE MIREN FERNÁNDEZ LANDA.


Azterketa dokumentala