Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

193. zk., 2019ko urriaren 10a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

URAREN EUSKAL AGENTZIA
4661

IRAGARKIA, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita Itsas Salbamenduko eta Segurtasuneko Sozietateak lehorretik itsasora isurketak egiteko aurkeztu duen baimen-espedientea jendaurrean jartzeko.

Espedientearen kodea: VTM-48-00092.

Eskatzailea: Itsas Salbamenduko eta Segurtasuneko Sozietatea.

Jarduera: Bilboko Salbamendua Koordinatzeko Eskualdeko Zentroa.

Jardueraren kokapena: Galea errepidea 21 zk., Getxo (Bizkaia).

Ingurune hartzailea: Nerbioi kanpoaldeko trantsizio urak.

Isurketa gunea:

UTM (ETRS89) koordenatuak: X= 497.311; Y= 4.801.749.

Isuri-mota eta bolumena: ur sanitarioak (180 m3/urtean).

Hori guztia orok jakin dezan ematen da argitara, iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera kontatzen hasita hogei (20) eguneko epean, hala ezartzen baitu abuztuaren 29ko 196/1997 Dekretuaren 16.3 artikuluak, eskatutako baimenak kalteak eragiten dizkietela irizten diotenek alegazioak aurkez ditzaten Mendebaldeko kantauriar arroen bulego honetan (Urkixo zumarkalea 36 7. solairua – Bizkaia Plaza Eraikina 48011 Bilbao). Bertan, espedientea agerian izango da nahi duenak azter dezan.

Bilbao, 2019ko irailaren 12a.

Jabari Publikoaren Kudeaketarako zuzendaria,

JOSU PEREA ARANDIA.


Azterketa dokumentala