193. zk., 2019ko urriaren 10a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (223 KB - 1 orri.)
- EPUB (213 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA
4635
IRAGARKIA, zenbait lanpostu izendapen askeko sistemaren bidez betetzeko deialdi publikoei buruzkoa.
2019ko urriaren 2ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean (188. zk.)., izendapen askeko sistemaren bidez betetzeko, lanpostu hauen deialdiak argitaratu dira:
● Gobernantza Departamentuko idazkari teknikoa (B2019/L05).
● Diputatu Nagusiaren Alorreko idazkari teknikoa (B2019/L06).
● Ekonomia Sustapena, Turismoa eta Landa Ingurunea Departamentuko idazkari teknikoa (B2019/L07).
● Proiektu Estrategikoetako Departamentuko idazkari teknikoa (B2019/L08).
Interesdunek Gobernantza Departamentuko foru diputatuari zuzenduko dizkiote beren eskaerak eta, bitarteko elektronikoen bidez aurkeztuko dituzte agiri normalizatuan; agiri hori eskura daiteke Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitza elektronikoan. Eskaerak aurkeztu ahal izango dira iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, 15 egun balioduneko epean.
Donostia, 2019ko urriaren 3a.
Gobernantza Departamentuko idazkari teknikoa,
ALFONSO ACARRETA RODRÍGUEZ.