Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

191. zk., 2019ko urriaren 8a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

INGURUMEN, LURRALDE PLANGINTZA ETA ETXEBIZITZA SAILA
4602

IRAGARKIA, 2019ko irailaren 26koa, Etxebizitzako sailburuordearena, zeinaren bidez jakinarazten baitira gora jotzeko zenbait errekurtsoren gaineko ebazpenak.

Aipatutako ebazpenak zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, hala xedatuta baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan.

Interesdunek eskuragarri dute ebazpenen testu osoa, Gipuzkoako Etxebizitzako Lurralde Ordezkaritzan (Andia kalea 13 – 5. 20004 Donostia).

Ebazpen horiek amaiera ematen diote administrazio-bideari, eta, beraien aurka, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da administrazioarekiko auzien epaitegien artean dagokion hartan, bi hileko epean, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Eranskinean aipatutako interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da hau, eta haientzat banakako jakinarazpenaren balioa izango du.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko irailaren 26a.

Etxebizitzako sailburuordea,

PEDRO JAVIER JAUREGUI FERNÁNDEZ.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala