Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

191. zk., 2019ko urriaren 8a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 6 ZENBAKIKO EPAITEGIA
4592

EDIKTUA, adostasunik gabeko dibortzioari buruzko 855/2018 zenbakiko prozeduraren ondoriozkoa.

Bilboko Lehen Auzialdiko 6 zenbakiko Epaitegia (Familia).

Judizioa: adostasunik gabeko 855/2018 dibortzioa.

Gaia: dibortzioa.

Alderdi demandatzailearen prokuradorea: Elsa Pacheco Gurpegui.

Judizio horretan, honako hau erabaki da:

Nik, Virginia Merino Guijarrok, Bilboko Lehen Auzialdiko 6 zenbakiko Epaitegiko (Familia) Justizia Administrazioaren letradua naizen aldetik,

Honako hau jakinarazten dut: epaitegi honetan, goian aipatutako adostasunik gabeko 855/2018 dibortzio-prozedura bideratu da, zeinaren autoetan prozedura amaitzeko 357/19 epaia eman baita 2019-09-12an; interesdunak eskuragarri du ebazpenaren kopia bulego judizial honetan.

Ebazpen horren aurka, demandatu auzi-iheslariak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake Bizkaiko Probintzia Auzitegian (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den, eta zein diren apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakiak (PZLb, 458. artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori kontsignatu beharko da epaitegi honek Banco Santanderren duen gordailu eta kontsignazio kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da:4710. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Kontsignazioa egiaztatu beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLO, 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. apartatuan aipatzen direnak, eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Aipatutako pertsonaren gaur egungo helbidea edo bizilekua ezezaguna denez gero, Prozedura Zibilari buruzko 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz, ediktu hau EHAAn eta epaitegi honetako iragarki-taulan argitaratzen da, epaia jakinarazteko eginbidea gauza dadin.

Bilbao (Bizkaia), 2019ko irailaren 12a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala