Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

190. zk., 2019ko urriaren 7a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Pribatuen iragarkiak

EUSKO TRENBIDEAK SAU
4575

IRAGARKIA, Euskotreneko autobusetarako, trenbideko tren-makinetarako eta Azpeitiko Burdinbidearen Museorako erregai horniketaren kontrataziorako lehiaketa publikoa hutsik geratu dela adieraztekoa.

1.– Erakunde kontratatzailea.

a) Kontratazio organoa: Eusko Trenbideak-Ferrocarriles Vascos, S.A.U. Sozietate Publikoa.

b) Espedientea izapidetzen duen Saila: Erosketa eta Kontratazio Saila.

2.– Kontratuaren xedea.

a) Espediente zk.: P10028130.

b) Helburuaren deskribapena: B10 biodiesela eta B gasolio erregaia hornitzea, zergarik gabekoa, Euskotrenek kontsumo propiorako dituen zentroetan.

c) Burutzapen/emate tokia: Euskadi.

d) Burutzapen epea: urtebete, urtero bi luzapen egiteko aukerarekin.

e) Loteak: bai, 2.

3.– Izapidetzea, prozedura eta esleipen era.

a) Izapidetza: ohikoa.

b) Prozedura: irekia.

c) Era: lehiaketa publikoa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.

Lehiaketa honen gehieneko lizitazio aurrekontua 2.823.100,00 eurokoa zen urtean, BEZik gabe. Loteetan zatituta:

– I. lotea: Bizkaiko lurraldea (Leioako autobusak eta Lebarioko/Arasoko tren-makinak): 1.121.000,00 euro urtean, BEZik gabe.

– II. lotea: Gipuzkoako lurraldea (Zumaiako-Elgoibarko-Lebarioko autobusak eta Azpeitiko Burdinbidearen Museoa): 1.702.100,00 euro urtean, BEZik gabe.

Argitalpen ondorioetarako, kontratuaren balio zenbatetsia, luzapen posibleak eta % 20ra arteko gehieneko hedapenak barne, 10.163.160,00 euro da, BEZik gabe.

5.– Bermeak: pleguen araberakoak.

6.– Hutsik geratu denaren iragarkia.

2019ko irailaren 26an, lehiaketa publiko hau hutsik geratzen da, lote bakoitzean aurkeztu den eskaintza bakarra ez delako onartua izan, pleguetan eskatutako bermeak ez betetzeagatik.

Bilbao, 2019ko irailaren 30a.

Euskotreneko zuzendari nagusia,

MANUEL LEZA OLAIZOLA.


Azterketa dokumentala