Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

190. zk., 2019ko urriaren 7a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BIZKAIKO PROBINTZIA AUZITEGIA
4564

EDIKTUA, utzarazpenari buruzko 22/2019 hitzezko judizioari buruzko apelazio-errekurtsoaren ondoriozkoa.

Bizkaiko Probintzia Auzitegia – Bosgarren Sekzioa.

Errekurtsoa: apelazio-errekurtsoa, utzarazpenari buruzko 22/2019 hitzezko judizioa (2000ko PZL).

Alderdi apelatzailea: Antonio Matos Jimenez eta Yolanda Matos Jimenez.

Alderdi apelatua: OAL Bilboko Udal Etxebizitzak eta finka okupatzen duen beste edozein pertsona.

Gaia: utzarazpena eta errenten erreklamazioa.

Aipatutako errekurtsoan ebazpena eman da, eta honelaxe dio hitzez hitz:

EPAIA: 180/2019

Lehendakaria:

Maria Elisabeth Huerta Sanchez andrea.

Magistratuak:

Leonor Cuenca García andrea.

Magdalena García Larragan andrea.

Bilbao, 2019ko irailaren 11.

Probintzia auzitegi honetako Bosgarren Atalak Bilboko Lehen Auzialdiko 8. Epaitegian lehen auzialdian egin den hitzezko epaiketari buruzko 902/2017 judizio-autoak aztertu ditu, apelazioan. Honako hauek dira alderdiak: demandatzailea Bilboko Udal Etxebizitzen Erakunde Autonomoa da (honen ordezkaritzan Xabier Núñez Irueta prokuradore jaunak dihardu Regina Ornilla Umaran letradu andrearen zuzendaritzapean) eta demandatzaileak Antonio Matos Jiménez jauna eta Yolanda Matos Jiménez andrea dira (Josu Aldecoa Echezarraga letradu jaunaren zuzendaritzapean) eta finka okupatzen duen eta auzi-ihesean dagoen beste edozein pertsona. Auzialdi honetako txostengilea Magdalena García Larragan magistratu andrea da.

HONAKO EPAITZA HAU EMAN DUGU:

Ezetsi egin dugu Yolanda Matos Jiménez andreak eta Antonio Matos Jiménez jaunak 970/2017 zenbakiko hipoteka-betearazpenean, Bilboko Lehen Auzialdiko 8. Epaitegiko epaile magistratu jaunak 2018ko urriaren 30ean 970/2017 hitzezko judizioan eman zuen epaiaren kontra jarri zuten apelazio-errekurtsoa eta aipaturiko ebazpena berretsi behar dugu eta berresten dugu; bigarren auzialdi honetan sortutako kostuak apelazio-egileei ezartzen zaizkie.

Itzul bitez autoak jatorrizko epaitegira. Epai honen lekukotza ere bidaliko da, bete dadin.

Epai honen aurka ezin da errekurtsorik aurkeztu, baina kasazio-interesa egiaztatuz gero, kasazio-errekurtsoa aurkez daiteke Auzitegi Goreneko Arlo Zibileko Salan (PZL, 477.3 artikulua). Kasu horretan, errekurtso berezia ere aurkeztu ahal izango litzateke sala berean, prozesuan arau-haustea egoteagatik (PZL, azken xedapenetako hamaseigarrena).

Errekurtso bat edo bestea idazki bidez aurkeztuko da epaitegi honetan, hogei eguneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera (PZL, 477. eta 479. artikuluak).

Errekurtsoak aurkezteko beharrezkoa izango da 50 euro uztea gordailuan, baldin eta kasazio errekurtsoa bada; eta 50 euro, arau-hauste prozesalengatiko ezohiko errekurtsoa bada. Baldintza horiek bete ezean, ez zaizkio izapideak egingo. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santander banketxean duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan. Hau da kontuaren zenbakia: 4738 0000 00 002219. Errekurtso biak baliatuz gero, bi ezarpen-eragiketa ezberdin egin beharko ditu errekurtsogileak, eta, sarrera-ordainagiriaren kontzeptuaren lekuan, «Errekurtsoa» 06 kodea dela adierazi beharko du kasazio-errekurtsoa bada, eta 04 kodea arau-hauste prozesalarengatiko ezohiko errekurtsoa bada. Errekurtsoak prestatzerakoan, zenbateko hori zainpean utzi dela egiaztatu beharko da (BJLO, 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko gordailua egin beharretik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. apartatuan sartutakoak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bitartez (bertatik egiaztagiria gehituko da erroiluan), behin betiko epaituz, epaia eman dugu, bidali dugu eta sinatu dugu.

Aipatutako alderdi apelatuaren eta Bilboko Mirasol Kondearen kaleko 6. zenbakiko ezkerreko finka-sotoa okupatzen duen beste edozein pertsonaren gaur egungo helbidea edo bizilekua ezezaguna denez gero, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz, erabaki da ediktu hau argitaratzea Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, jakinarazteko eginbidea gauza dadin.

Bilbao, 2019ko irailaren 17a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala