Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

190. zk., 2019ko urriaren 7a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

OSASUN SAILA
4561

153/2019 DEKRETUA, urriaren 1ekoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua erakunde publikoko Administrazio Kontseiluko kide batzuk aldatzen dituena.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua erakunde publikoaren Estatutu Sozialak onartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuaren 8.2 artikuluan xedatzen denez, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren ordezkotza egiten duten bost kidek osatzen dute erakunde horretako Administrazio Kontseilua, erakunde publikoko lehendakariaz gain. Jaurlaritzak izendatu beharko ditu kide horiek, alegia, bi kide Ogasun eta Ekonomiako sailburuaren proposamenez, eta gainontzeko hirurak, Osasuneko sailburuaren proposamenez.

Horri jarraituz, erakunde horretako Administrazio Kontseiluko azken kideak kasuan kasuko dekretuen bidez izendatu eta ordezkatu ziren.

Berriro ere, bi sailetako zuzendaritza-karguetan izandako aldaketen ondorioz, beharrezkoa da Administrazio Kontseiluaren kide berri batzuk izendatzea.

Hori dela eta, Osasuneko sailburuak proposatuta, Gobernu Kontseiluak 2019ko urriaren 1ean izandako bileran gaia eztabaidatu eta onartu ondoren, honako hau

XEDATZEN DUT:

1. artikulua.– Daniel Salazar Irusta jauna Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluko kide kargutik kentzea.

2. artikulua.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluko kide izendatzea, hirugarren bokal gisa: Ibon Etxeberria Olañeta jauna, Osasun Saileko Araubide Juridiko, Ekonomiko eta Zerbitzu Orokorretako zuzendaria, titularra, Osasuneko sailburuak proposatuta.

AZKEN XEDAPENA

Dekretu honek onartzen den egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteizen, 2019ko urriaren 1ean.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Osasuneko sailburua,

MIREN NEKANE MURGA EIZAGAECHEVARRIA.


Azterketa dokumentala