
190. zk., 2019ko urriaren 7a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (1710 KB - 18 orri.)
- EPUB (783 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
HEZKUNTZA SAILA
4559
EBAZPENA, 2019ko irailaren 10ekoa, Lanbide Heziketako sailburuordearena, zeinaren bidez ematen baitira Hezkuntzako sailburuaren 2019ko maiatzaren 7ko Aginduaren bidez araututako dirulaguntzak, zeinaren bidez iragartzen baita Lanbide Heziketako heziketa-zikloak ematen dituzten itunpeko ikastetxe pribatuentzako dirulaguntzen deialdia, 2019-2020 ikasturtean Lanbide Heziketako V. Euskal Planaren barruan eremu estrategikoetako jarduera-ildoak gara ditzaten.
2019ko maiatzaren 22an argitaratu zen Hezkuntzako sailburuaren 2019ko maiatzaren 7ko Agindua, zeinaren bidez iragartzen baita Lanbide Heziketako heziketa-zikloak ematen dituzten itunpeko ikastetxe pribatuentzako dirulaguntzen deialdia, 2019-2020 ikasturtean Lanbide Heziketako V. Euskal Planaren barruan eremu estrategikoetako jarduera-ildoak gara ditzaten.
Agindu horren 12. artikuluan xedatutakoaren arabera, eta jarduera guztietan dirulaguntzak emateko eta kudeatzeko prozedura bete ostean, zeina oinarri arautzaileetan eta indarreko araudian ezarrita baitago, Teknologiaren eta Ikaskuntza Aurreratuen zuzendariak, organo izapidegile gisa, eta espedientea eta aipatutako 12. artikuluaren arabera izendatutako Balorazio Batzordearen –kide anitzeko organoa– txostena ikusirik, Lanbide Heziketako sailburuordeari helarazi zion hautaketa-prozesuaren ostean onartu ziren eskabide guztien artetik, dirulaguntzak emateko eta ukatzeko behin betiko ebazpen-proposamena, 2019ko irailaren 2ko aktan jasota dagoen modura.
Proposamena Lanbide Heziketako sailburuordeari helarazi eta gero, aipatutako aginduaren 13. artikuluan xedatzen den moduan, Lanbide Heziketako sailburuordeari dagokio aurkeztutako eskabideei buruzko Ebazpena ematea eta erakunde interesdunei jakinaraztea, xede horretarako ezarritako bitarteko elektronikoak erabilita. Horretarako gehieneko epea sei hilabetekoa da, deialdia argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Nolanahi ere, honako hauek zehaztu behar dira: dirulaguntza emango zaien eskatzaileen zerrenda, dirulaguntzaren zenbatekoarekin batera, eta ezetsi egin diren eskabideak, ezesteko arrazoiak adierazita.
Adierazitakoagatik, hau
EBAZTEN DUT:
1. artikulua.– Dirulaguntzak ematea I. eranskinean ageri diren onuradunei, Hezkuntzako sailburuaren 2019ko maiatzaren 7ko Aginduaren 10. artikuluan ezarritako irizpideen arabera, eta Balorazio Batzordeak hala proposatuta, 2019-2020 ikasturtean Lanbide Heziketako V. Euskal Planaren barruan eremu estrategikoetako jarduera-ildoak garatzeko irakasleen liberazio osoa edo partziala finantzatzeko. Zenbatekoak eranskinean zehazten dira.
2. artikulua.– Dirulaguntzak ukatzea II. eranskinean ageri diren onuradunei, Hezkuntzako sailburuaren 2019ko maiatzaren 7ko Aginduaren 10. artikuluan ezarritako irizpideen arabera, eta Balorazio Batzordeak hala proposatuta, 2019-2020 ikasturtean Lanbide Heziketako V. Euskal Planaren barruan eremu estrategikoetako jarduera-ildoak garatzeko irakasleen liberazio osoa edo partziala finantzatzeko.
3. artikulua.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea, herritar oro jakitun egon dadin.
AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA
Gainerako baldintzetarako, kontuan hartuko da Hezkuntzako sailburuaren 2019ko maiatzaren 7ko Aginduan xedatutakoa.
AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA
Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, ebazpen hau ikastetxeei jakinarazten zaien egunetik hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2019ko irailaren 10a.
Lanbide Heziketako sailburuordea,
JORGE ARÉVALO TURRILLAS.
RSS