
190. zk., 2019ko urriaren 7a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (203 KB - 1 orri.)
- EPUB (218 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
4550
1243/2019 EBAZPENA, irailaren 25ekoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena. Horren bidez Ana Jesús Bustinduy Bascaran andrea izendatzen da Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Asistentzia Sanitarioko zuzendariorde lanpostua betetzeko.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Asistentzia Sanitarioko zuzendariorde lanpostua betetzeko deialdia 2019ko abuztuaren 19ko EHAAn argitaratu zen (155. zk.), Zuzendaritza Nagusi honek abuztuaren 6an emandako 1103/2019 Ebazpenaren bitartez.
Eskabideak aurkezteko epea amaitu da, eta lanpostu horretan jarduteko hautagai bakarrak aurkeztu dituzten agiriak aztertu dira, bai eta euren baldintza profesionalak«Curriculum Vitaen» jasotako merezimenduen arabera baloratu ere. Aurkeztutako agiriak ikusita, Ana Jesús Bustinduy Bascaran andrea deialdiko lanposturako aproposa dela eta bertan jarduteko trebakuntza egokia duela ikusi da.
Hori guztia dela-eta, Zuzendaritza Nagusi honek,
EBAZTEN DU:
Lehenengoa.– Ana Jesús Bustinduy Bascaran andrea izendatzea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Asistentzia Sanitarioko zuzendariorde.
Bigarrena.– Izendapen honek urriaren 1etik aurrera izango ditu ekonomia- eta administrazio-ondorioak.
Hirugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2019ko irailaren 25a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,
JUAN LUIS DIEGO CASALS.
RSS